fededunak liskarzale

Nafarrak [Jon Alonsok] ez du juzku politikorik egin; administrazioak bai, salaketa zehatzak azaltzen saiatu beharrean sinesgarritasuna irabazteko, aurrez sinesmena eskatu duenean. Horrek herritarra aurreiritzi politikoetara (des)bideratzen du. Administrazioa da herritarrek liskar politikoa ikus dezaten bidea ireki duena, susmo txarrak hauspotuz. Euskadi Sariek gurean eragin ekonomiko nabarmena dute, eta interesak daude tartean, baina horien gainetik euskal literaturaren duintasuna, prestigioa, kalitatea dago jokoan, Euskadi Sarien funtzionamendua hobetu beharra, euskaldun guztion ondarea dugun literatura hobetu beharrez. (Pako Sudupe. Argia, 2007-03-01)
 

Idatzi zure testua

Izen-deiturak eta e-posta derrigorrezkoak dira.
Berrestea eskatuko da e-posta bidez.