prezioen presioa

Prezio finkoak ezabatu nahi dituztenek erabiltzen dituzten argudioei erraz egin dakieke aurre. Alemania da adibide egokia. Liburu denda espezializatu, argitaletxe –handi zein txiki– eta tituluen aniztasuna eta kalitatea bultzatu du, tituluak eskuratzeko erraztasuna eragin du (…). Eta prezioak jaitsi egiten dira; iaz, esaterako. Kontrakoaren adibidea Frantzia da. Prezio finkoak ezabatu zituenean denda eta argitaletxe txikiak ixten hasi ziren; best seller-ak nagusitu ziren, eta prezioek gora egin zuten. Azkenean, prezio finkora itzuli ziren. (Koldo Aldabe, kazetaria. Liburuaren balioa, Berria, 2007-10-30)