Category Archives: HERRIA

Cainen mezuak

by ,

Herri dohakabea
gu denen herria
besterik izan ez ta
hain baita gurea,
hain gorrotagarria
hain zentzugabea
hil nahiago duena
bizi izan baino,
ekaitzek ingurua
jan diotelarik
Cainen mezuetan
irriz erortzeko.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Noiz izan behar zera

by ,

Herria, herria,
hain zahar eta hain berria,
noiz hautsi behar dezu
katearen legea,
noiz izan behar zera
zure etorkizunaren jabe
nausirik gabea.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968

Deus ez zirezte

by ,

Laborariak, ofizialeak, langileak, ziek zirezte oro, deus ez zirezte. Begiak zabal zatzie, eta ikus zazie.
Agosti Xaho. Donapaleuko populian eta republicain aldeko phartez laborarier, ofizialer, langiler eta braseroer, 1849

Herritasunaren gai

by ,

Herri den herri batek, hurrengo hiru nahiak bederik nabarmendu behar ditu, herritasunaren gai dela begira dagokion munduari erakusteko: izan-nahia, bizi-nahia, iraun-nahia.
Andima Ibinagabeitia. Odol gabeko matxinada, 1958-1960

Zail eta beharrezkoenak

by ,

Herriaren etorkizunari begira, gazte ta zaharren arteko hartu-emanak dira, ene ustez, zail eta beharrezkoenak antolatzen. Beti ezpainetan dabilzkigun nagusi ta langileen arteko gorabeherak bezain zail eta beharrezkoak. Hauek baino, elkarrengandik urrunago bizi baitira askotan haiek.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951

Abesten entzuki

by ,

Donibaneko eliza barnean egiten diren elizkizunetan, Herri osoari abesten entzuki nagoela, Frantziako Errege ta Espainiako Inpantaren ezteiak —sinetsiko al didazue?— ez zaizkit, egia esan, askotan burura etortzen. Izaten du gure barneak beste zertan ari.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizuneko eliza, 1949

Daltonismoa

by ,

Herri baten barrenean nolabait bizi beharko bada, kolore guztietako usteak, itxura guztietako eritziak egoteko dira. Euskaldunok ere batzuk kolore gorrikoak izanen gara eta beste batzuk kolore zurikoak izanen dira. Egia hau ukatuko duena daltonismoaren eritasunaz kutsaturik dago.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972

Herria maitatzen

by ,

Nik herria maitatzen dut, herria naizelako ni ere, eta gainera euskaldun jaunak baino herriagoa, zerua goian eta lurra behean nagoelako, benetan proletario.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964

Herriak ez du

by ,

Herriak ez du ezer asmatzen, ez du ezer sortzen. Gorde edo baztertu egiten du, kontserbatu edo apartatu egiten du.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964

Kontuan hartzen badugu

by ,

Jentea momentu berezi batean kontuan hartzen badugu, populu bat daukagu; populua bere historik aldakuntzan kontuan hartzen badugu, hori herri da.
Gabriel Aresti. Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra, 1964

Hezurmamitzen dugunok

by ,

Gaurko Euskal Herri Osoa ez dugu zuk eta nik soilki hezurmamitzen, ez, integrista jauna, baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek nahiz komunistek, Espainiazale nahiz Frantziazaleek, katolikoek nahiz bestelakoek, ondratuek nahiz lapur likiskume eta beste barrabasek, baita horietxek ere zoritxarrez, baita gure artean hain gutxi ez diran pellokirtenek ere, euskerazaleek eta erderaz jarduleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta ez dugunok, guziok.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956