Category Archives: ERLIJIOA

Ber garaian

by ,

Pentsa dezagun, izenez kristau den partido politiko bat izan ditakela politikazale txarra, eta ber garaian, politikazale ona gerta ditakela kristautasunari lotua ez den gobernu bat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

Francoren egurpean

by ,

Luzarat segur, argitarat emanak izango dira euskaldun abertzale katoliko zintzoek jasan duten martirioa Francoren egurpean. Mundua harriturik geratuko baita horien kristau kemen eta kuraiaz. Lotsaturik geratuko den bezala, ikusiz Francoren garaiko eta haren menpeko apezpiku asko, nola izan diren diktador horren beldur, lausengari edo ipurdi milikari.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

Jainkoaren ukaera

by ,

Diote Jainkoa justizia bera dela, justizia-gabekoa Jainkoaren ukaera dela, Jainkoa amodioa dela: eta esaidazu nolako justizia, nolako karitatea dagoen bizi garaden mugarte nardarri eta madarikatu honetan.
Gabriel Aresti. Jose Azurmendiri eginiko gutuna, 1961

Lekuineko elizan

by ,

Aditzen dut, ba, lehenbiziko aldia zuela elektrikak Lekuineko elizan, elektrika gauza ederra dela. Adorazione eguna zela… Bainan, ene iduriko, erlisioneko zerek ez lukete nahi argi dirdira sobera… Lekuinen bereziki, eliza barnea ez baita izpi bat baizik. Erdi ilunbetako isiltasun eztia dut laket: harek bakarrik, otoitzak lagunduz, baitaizko gizonari ezartzen bihotzeko zauriak samaldurik.
Jean Etxepare. Sainduaren errangurak, 1909