Hobe da egiarekin min hartu, ezen ez gezurrarekin poz hartu.
Gabriel Aresti. Azken hitz bat Bilbaoz, 1967
Category Archives: EGIA
Argi emanez urtzen
,Ni nuzu gizon bat, ezko kandera bat argi emanez urtzen eta kontsumitzen den bezala, bere odola eta bizia galdu eta ketan igorri dutiana, hogei urte huntan, argi emaiteko, egiaren erakusteko gizonen artean.
Agosti Xaho. Apez bati arrapostu, 1848
Gerta ditakeen alegia
,Bakotxari haizu zaio bere irudimena lanean ar-araztea. Nik, nere irudimenaren arabera, ez dut kondatzen gertatuko denaren egia, baina gerta ditakeen alegia. Ez du nere alegiak egia ukatzen, bakarrik nere gisara apaintzen.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Antxul eta inozotzat
,Noiztenka egiak ere esan behar ditugu antxul eta inozotzat joko ez bagaituzte.
Andima Ibinagabeitia. Noni eta Mani (Muxika), 1952
Ogi latza ordea
,Ogi latza ordea, egia-ogia.
Andima Ibinagabeitia. Noni eta Mani (Muxika), 1952
Egiaren ogiz
,Bazka dezagun behin-betirako gogo euskeltzalea egiaren ogiz eta ardoz.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930
Ez dio barkatuko
,Gezurrak liluratuta bizi danak bere buruaz uste ditzake hainbat gauza eder; egiak, ordea, egia errukigaitzak, hesiko du gau eta egun, eta ez dio barkatuko harik eta zapaldu arte, birrindu arte.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930
Inork ezagutzen ez duen egiak
,Inork ezagutzen ez duen egiak ez dio inori eskubiderik ematen nabari den egiantzaren kontra oldar dadin.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960
Argia eta iluna
,Argia eta iluna inoz bat ez dira
adiskide behin bere ez gaua eta eguna
egiak arerio beti dau guzurra
Felipe Arrese Beitia. Euskaldun baten gogorazinoak, 188?
Adiskideago
,Platon adiskide, Arana adiskide, bainan egia adiskideago.
Orixe. Eusk, Euskadi, 1951
Olioa eta egia
,Olioak eta egiak gaina daukate.
Voltoire. Dialogoak, 1620
Ogia eta egia
,Ogitik datorkigu egia, egiatik datorkigu ogia.
Zeren egia-ogia hutsik beharrezkoena da guretzat.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960
Entenitzen ez nauena
,Eta entenitzen ez nauena, bere errotikan aterea dago
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960