Category Archives: GIZAKIA

Giza bihotzak

by ,

Jakintza eta teknika berriak gorabehera, giza bihotzak ez dira aldatu: kanpo-giroa zerbait bestelakotu arren, barne-giroa betikoa da orain ere.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

Lurrarekin bat

by ,

Etxe, ontasun, baserri bakoitzeko lurrek ere badutela beren hizkera. Beren hizkera berezia. Norbere baratzekoarena duk eder. Lurrarekin gizonak bat egiten dizunean, gizona lurrari bezain beharrezkoa izaten baitzaio bere lur hura gizonari.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Uso ez baina

by ,

Lurtarra buruz ez da motela,
txorik bezela
hegaka dabil arazo gabe,
bainan halare
ez derizkiot, ezin det aitor
bihotzez inor
behar dan hainbat goratzen danik;
lurtar izanik,
nahiz uso baten eraz ibili
nahiz hegan ari,
bere setilun eta azpikeriaz
uso ez baina sator dirudi.
Emeterio Arrese. Indarra nagusi, 1928

Itzala iduri

by ,

Gizonaren bizia itzala iduri da, zeren itzalak eta ilunpeak gizonari loa lehen emaiten du ezi ez egunak edo argiak, lo egin nahi dianak ere egunaz kommunzki bere kanberaren bortak eta leihoak zerratzen ditu loaren eta pausiaren hobeki hartzeko. Hala-hala gizona mundu hontan, munduko hon denboralen itzalaren pean, loak hartzen du eta, zeluko gauzer bere begiak zerraturik, Ienkoaren zerbutzian, eta obra honetan auher, laxo, neglijent, eta berandiar gertatzen da bekatiaren loan eta lohian, abarizitiaren suak errerik, haren egarriak alteraturik, haren goseak janik, munduko honen itzalbean bizi da, jagoiti bere pausia ediren bage, eta alterationia freskatu gabe.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666

Animaliarik aspergarriena

by ,

Napoleonek bere burua koroatu zuen Frantziako Enperatore bezala. Gizonak berea Jainkoaren kreazioko errege bezala. Animalia guztien artetik, hura da aspergarriena. Nik uste dut, erregetzan uzten gaituztela gainerako animalia guztiek asperturik daudela gutzaz, barre egiteari utzi diotela milaka urte egon diradelako gure lepotikan burla eta trufa egiten.
Gabriel Aresti. Poesia eta euskal poesia, 1960