Category Archives: EUSKALDUNOK

Frakaso nardagarri bat

by ,

Ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoak neurri espezialak ditu, gure odolak halako RH faktore negatiboa daduka. Eta bitartean gure obligazioa bete gabe, gizon eta herri bezala frakaso nardagarri bat izan gara euskaldunak.
Gabriel Aresti. Astos y astokilos (edo aldapa behera arin batean azken pauso bat), 1967

Berez gara lukur

by ,

Berez gara lukur eta esku-eutsiak euskaldunok barneko gure katramila eta auziak gordinki eta ausarki bihotz aratoletatik atera eta irakurlearen gogora aldatzeko.
Andima Ibinagabeitia. Txillardegi, “Leturiaren egunkari ezkutua”, 1957

Bihotza beti berbera

by ,

Elgarretarik gaituztelakotz gaixtakeriaz berextu
erdaldun askok diote beraz odolez girela hustu…
Egin bezate, samur gorrian, sugeak bezenbat hixtu
gure bihotza beti berbera, tona batek ez du histu!
Oxobi. Zazpiak bat, 1910

Hartu dezagun gerok

by ,

Asko da nagitasunez, asko da makurtzez, aspertu gera eskatzez zor zaiguna. Hartu dezagun gerok, berdin gurea da eta!
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]

Karga bizkarrera

by ,

Ez degu ikusten, zenbat eta gehiago makurtzen geran, orduan eta karga gehiago botatzen digutela bizkarrera?
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]

Urre gutxik

by ,

Esaten da gutxi gerala euskaldunak, beragatik izan behar degu alkar maiteago. Urre gutxik gehiago balio du harri kozkor eta zaborreria askok baino.
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]

Baldin egin balitz

by ,

Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franseses, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak.
Axular. Gero, 1643

Eskualdun makilak eskuan

by ,

Arrano horiek, aztaparrez hartu nahi laizkigukete gure haurren arimak, gure gazteen bihotz garbiak, gure sineste azkarrak, eskualdun ohitura guziak. Eskualdun makilak eskuan, oro bihurturen gitzaikote arranoeri. Eta oroit beti, ahari hilari baizik ez diola arranoak begirik edekitzen sekulan. Ez gira hilak oraino eskualdunak, eta beraz: kontu, arranoak!
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924