Ez ni salatu, eta orain agur.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754
Category Archives: KRITIKA
Kritikak urri izan direlako
,Kritikak urri izan direlako daude gure artean hainbertze irizpide ahul.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969
Norbera epaile
,Ez da gauza erraza norbera izatea langile eta bere lanaren epaile eta jorratzaile.
Piarres Larzabal. Oroitzapenak, 1998
Guretik ari
,Gure baitan bagaude, gure baitaz ariko gara ere. Eta horixe behar genuke euskaldun abertzaleok; gurean egon eta guretik ari. Bestela, leiho ondoan jarrita bizi behar bagara beti, auzoak bai jorratuko ditugu ongi baina… etxeko artoak ez.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959
Kritikorik zorrotzenek
,Kritikorik zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen beren edo kideeen bizkar doanean.
Luis Mitxelena. Errialde-k egin elkarrizketa Zeruko Argian, 1975-02-02
Aurrerapen egiteko
,Zorionezko da kritikatzaile egiazko bat atzeman duen idazlea, hori baitu bere langintzan aurrerapen egiteko bide bakarra…
Jon Mirande. Ene artikulu baten “kritika”ren ondotik, 1962
Itsu ez banago
,Ni oso itsu ez banago, beste aldeko horiek oso itsu daude.
Orixe. Markiegi zana, 1950
Soinekoan zikin bat
,Nik nere anaiaren bati, agerira atera behar eta, soinekoan zikin bat ikusiko banio, anaia ona al nintzaioke hura ez kentzearren, besteen parragarri utziko banu? Ez det halakorik egin nahi. Hor ahopetik ari diranak ez zaituzte nik baino maiteago. Nik, bihotza zerbait bihurritu behar eta ere, esango dizkizuet neri makar iduri zaizkidanak.
[Orixe. Euskal eusko-olerkiak, 1932