ots 9

Gizalegez eta umorez

Posted by zazpiak zazpi

Elkar suportatu behar badugu, suporta dezagun elkar gizalegez eta umorez. Ontzi ber batean elkarrekin enbarkaturik bagaude, egin dezagun elkarrekilako biziera hau eramangarria behintzat.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, 1972

api 16

Zahartzen eta akitzen

Posted by zazpiak zazpi

Frantzitarren ariora demokraziaren amets urdinekin lokartzen den herriak zahartzen eta akitzen ari dela emaiten du ikusterat.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953

api 16

Ez dira askeago

Posted by zazpiak zazpi

Demokraziek gudua irabazi dute, bainan heietan igurikipen jarri eta heien aldamenean gudukatu zuten euskaldunak ez dira horregatik askeago.
Jon Mirande. Euskaldun gudu-zalduntza baten beharkiaz, 1952