Abe 15

Beti besterena

Posted by zazpiak zazpi

Hitz soil bat zeralako
poetek asmatua
zorionik asmatzen
ez zekitelako
denona zeralako
ezer ez zeralako
maite zaitut zorion
beti besterena.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Momentuko lore

Posted by zazpiak zazpi

Zoriona,
momentuko lore,
ez zera frutu iraunkorra.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968

Abe 29

Egonean egon

Posted by zazpiak zazpi

Ameriketara joaten diren zenbait euskaldunena: han direla hona nahi, ta hemen direla hara behar. Hitz batez: bidean ondoen. Eta nik bidea ez ba maite. Zuhaitzarena baita nire zorion-legea ere: egonean egon.
Telesforo Monzon. Bergarako jaiak eta Lapurdiko lusagarrak, 1952

api 27

Narras bilau ezinda

Posted by zazpiak zazpi

Arroztuta gaur dago lurrean gizona
narras bilau ezinda bere zoriona
Felipe Arrese Beitia. Gizonaren zorigatxa, 1880