Category Archives: ABERRIA

Nere espainol egitea

by ,

Nere espainol egitea Espainiako gobernupean, Espainiako legepean bizitzea Espainiako beste edozeinek bezeinbat eskubide eta eginbide ditudala; hori da laterritasuna edo “ciudadanía”. Baina hortan akabo, hor ez dago nazionalitaterik. Abertzaletasuna edo nazionalitatea izatea heldu da odoletik, endatik, abizenetik, hizkuntzatik eta sorlekutik.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934

Aberrietan sinesten ez

by ,

Ni gauza guztien gainetik euskaldun abertzalea naiz. Nire aberria, zortean kabitu zaitan aberri tristurazko hau, nik hautatu ez dudan aberri gutti hau kontentatuko da, zeren hain kristaua eta Elizako Ama Santuaren alaba fidel eta leial izanik, haren semerik gaiztoena komertitu den, bai eta, gainera, azkenean komertitu. Gaixoa! Horretan atsegina ematen diot. Lastima da aberrietan sinesten ez dudana.
Gabriel Aresti. Joxe Azurmendiri eginiko gutuna, 1961

Lokatzetan sartua

by ,

Belar-gurdi bat ekartzeko asmoz ateratuak ginen etxetik. Eta horra: gurdia basan sartu. Gaua etorri zitzaigun eta, idiketara joan beharrean, hasi ginen predikatzen: bide hobeak behar omen ziren munduan egin! Hogei urte igaroak dira geroztik. Bideak ez dituzte antolatu. Eta gure belar-gurdia hantxe dago beti: lokatzetan sartua.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959

Guretik ari

by ,

Gure baitan bagaude, gure baitaz ariko gara ere. Eta horixe behar genuke euskaldun abertzaleok; gurean egon eta guretik ari. Bestela, leiho ondoan jarrita bizi behar bagara beti, auzoak bai jorratuko ditugu ongi baina… etxeko artoak ez.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959

Otsoa otso

by ,

Nahiz errege koroaz, nahiz txapel gorriz, nahiz friji txanoz, nahiz txamarra urdinez, nahiz gorri minez burua eta gorputza estalita agertu, otsoa otso eta espainiarra espainiar.
Andima Ibinagabeitia. Lauaxeta, 1967

Hartu dezagun gerok

by ,

Asko da nagitasunez, asko da makurtzez, aspertu gera eskatzez zor zaiguna. Hartu dezagun gerok, berdin gurea da eta!
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]

Karga bizkarrera

by ,

Ez degu ikusten, zenbat eta gehiago makurtzen geran, orduan eta karga gehiago botatzen digutela bizkarrera?
Pedro M. Otaño. Zutik, 1904
[Buenos Airesko Laurak Bat euskaletxearen egoitza berria mustu zeneko diskurtsoa. La Vasconia, 1904-11-20]

Arma zorrotz bat

by ,

Bi nazionalismo mota dago, popularra eta burjesa. Exzepzio ohoragarri batzuk ongi errespetatu eta ohoratu ondoren, esperientzia mingotsak honela diosku, nazionalismoa, burjesentzat, bere pribilejio ekonomikoak defenditzeko arma zorrotz bat besterik ez dela.
Gabriel Aresti. Euskal-kideak, Baiona’72, 1972

Euskerea hilten

by ,

Ikusten dozuzanean euskaldun bi edo hiru edo gehiago, jeltzaleak izanik euren artean erderaz hitz egiten (eta hori eurrez ikusi zeinke), esaizu: Horreexek dozak Dregueral-en lagunak euskerea hilten.
Kirikiño. Dregueral-en lagunak, 1920

Horreek eurok sakatzen dautsoe zulorantza

by ,

Abertzaleak ez diran bazkunak, euskerearen alde dinarduela esan arren, ez dabe euskerea gaizkatuko. Baina… abertzale asko diran lakoak balira danak edo gehienak, abertzaletasunak be ez leuke gaizkatuko euskerea, ezta hurrik emon be! […] Nire aburuz, horreek eurok sakatzen dautsoe zulorantza gure ele gaixo honi, espainiarrek eta espainiartzaleek baino gehiago.
Kirikiño. Abertzale asko eta euskerea, 1920

Aberri ilun eta triste bat

by ,

Batez ere abertzale diruzaleengandik, aberats jainkorik gabekoengandik eta elizgizon Kristoren etsaiengandik defendituko dut nire aitaren etxea, horiek eman baitigute aberri ilun eta triste bat.
Gabriel Aresti. Agustin Ibarrolaren pinturak inguratutako hitzak, 1966