Zabal ditzagun bai zuzenago, gizonkiago, munduko ontasunak. Goazen bide horretatik urrats luzez. Baina… ez dezagula hauxe ere ahantzi: aberatsagoa duk bihotz aberatsa, sakela aberatsa baino.
Telesforo Monzon. Gure “parasolaren” ibilketak, 1951
Category Archives: GIZARTEA
Nola hobekixeago bizi
,Hobe dugu, beraz, txarto bizi direnengatik gaizki esaten ibiltzea baino, mundu honetan nola hobekixeago bizi litekeen erakusten saiatu.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizune eta inguruak, 1949
Txiki onaren bizia
,Haundi gaiztoak nahi duen arte txiki onaren bizia.
Txirrita. Mundu ontako bizimodua…, 1931
Hortatik dator makurra
,Gure munduko bizimodua guzientzat da laburra
grina gaiztoak tiratzen gaitu, hortatik dator makurra
leku askotan ikusi ohi da lapur goardian lapurra.
Txirrita. Mundu ontako bizimodua…, 1931
Diktadorerik handiena
,Gaur egunean, beharbada, diktadorerik handiena gizartea bera da.
Rikardo Arregi. Beatnik, 1966