Abe 28

Txarra da beldurra

Posted by zazpiak zazpi

Bake sortaraztaile txarra da beldurra.
Xalbador. Bakea, 1976

Abe 23

Munduko berri dakitenek

Posted by zazpiak zazpi

Munduko berri dakitenek erran dute eta erraiten dute, on dela herrientzat eta erresumentzat, zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izaitea. Zeren nola bat bedera bakearekin loakartzen, ez-ansiatzen eta gorputzaren plazeretara emaiten baita. Hala gerlekin, etsaiekin eta kontrastekin ernatzen, iratzartzen, eta axolduritzen da.
Axular. Gero, 1643