urr 14

Moralista batzu

Posted by zazpiak zazpi

Gaur hoin zabalki eta argi mintzo diren moralista batzu Francoren kondenatzeko, zergatik ez dira hola mintzatu hura bizi zelarik?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ez bakarrik bideak

Posted by zazpiak zazpi

Francoren joeran, ez ziran bakarrik bideak okerrak, bainan helburua ere ba.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ordu hetan apezek egin ginuena frantsesen aberriaren alde, gaurko apez euskaldunek egin balezate beren aberri Euskadiren alde, zer erran ote lezakete kristau moralistek?
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Kristau morala

Posted by zazpiak zazpi

Ez da gogotik galdu behar, kristau moralak ez duela izan behar lanoetako aingerukeria bat, ez eta ere lur azaleko gizonkeria bat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

urr 14

Ez gira hortan

Posted by zazpiak zazpi

Munduko gizon guziek onart balezate morala bera, denen artean munta balezate indar armatu bakar bat, morala horri jarraikiko liezken auzitegien zerbitzuko, orduan segur gerla baztertua litake edo bederen gutitua. Bainan ez gira hortan eta ez goatzi hortarat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999