api 10

Adiskide ona

Posted by zazpiak zazpi

Adeskide batek berea gaztelutik, presontegitiz idokiten dianean haren berme sarturik eta haren zorra bere gain harturik, hartzeduna bere morsatz eta diharuz, bere on propitik pagatzen dianean, eta gero hari oroz kitanza egiten, eta donatione, promes emaiten hari jagoiti ez deus galdatzera bere hartzeaz eta bere pretentioneaz, baina solamente erraiten draukonean kontent nuzu zure borondate onaz, maita nezazu, ez dut nahi kuganik deus, zure amorioa baizi, erran behar da ordu hartan halakoa adeskide ona dela, leiala, fidela, eta kasi paregabea, amens egunko egunean ez laite ediren ehunetarik bat edo biga, zekuria hanbat da gaixto, eta korronpitu, non adeskidetarzuna mundutik akazatu, eta arras galdu baita, ez da edireiten tronperia, perfidia, gaixtakaria, eta adeskide falsurik baizi.
Joan Tartas. Ontsa hiltzeko bidea, 1666

Comments are closed.