api 10

Eskiriba beza hobeago batez

Posted by zazpiak zazpi

Gainerakoan badakit Euskal Herria ainitz moldez mintzatzen direla, eta nor bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik. Eta handik gogoak emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur ez zaiela guztiei ongi idurituko: baina nahi dut jakin dezaten halakoek nik hizkuntza hunetan dakidana Saran ikasi dudala, eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez baitakit nik hangoa baizen. Ordea ea Sarako euskara denetz Euskal Herriko hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sartzen, bat bederak emanen du bere iduririk. Eta Sarako euskara hunetzaz kontent ez denak eskiriba beza bertze euskara hobeago batez eta hobeakiago, ez naiz ni hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen.
Estebe Materre. Dotrina kristiana, 1617

Comments are closed.