ira 25

hautatzailearen oharra

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunok bizitzaz, munduaz eta geure buruaz hitz gutxitan eman duguna biltzea da aipu hiztegi honen xedea. Gai eta garai guztietako autoreak arakatzen ari naiz, gogoetabide diren generoetan partikularzki: artikulu, gutun, bertso, poema, saiakera… Horrela, Aipu Hiztegia gure kulturaren eta gure pentsamenduaren erakusgarri gisako bat izan liteke, aipuok, zein bere moldez, iritzi landu bana edo topiko finkatu bana diren heinean. Baina erran gabe doa, noski, hautatzailearen gustuak eta irakurtzeko ahalmenaren mugak dituztela baldintzatzen aipuok denok, ezinbestez.

Koldo Izagirre

Leave a Reply