Abe 22

Zikintzeko arriskuan

Posted by zazpiak zazpi

Idazleok aukera bat egin behar dugu: libertatea ahalmen hutsean eduki eta ez idatzi (eta orduan eskuak beti garbi edukiko ditugu), edo libertatea jardunean eduki (eta orduan beti kondizio txarretan jardungo dugu, eta eskuak zikintzeko arriskuan egongo gara).
Ricardo Arregi. Esku zikinak, 1968

abu 14

Zirkunstantzia bakoitzean

Posted by zazpiak zazpi

Herri baten arima, esentziaz, ez da deus ere, historiaren zirkunstantzia bakoitzean diferentea baita.
Rikardo Arregi. Narzisoak, 1966

abu 14

Esentzia eta kontingentzia

Posted by zazpiak zazpi

Nigan gizon izatea da esentzia, eta euskaldun izatea kontingentzia.
Rikardo Arregi. Narzisoak, 1966

abu 14

Gizarte gizatiar bat

Posted by zazpiak zazpi

Europa ondasun bat da, baina segun nola egiten den. Besterik gabe ez da ondasun bat. Gizarte gizatiar batentzat baldin bada bakarrik du sentidu bat.
Rikardo Arregi. Europaren jaioezina, 1967

abu 14

Herrien Europa

Posted by zazpiak zazpi

Guk nahi-behar dugun Europak ez du nolanahikoa izan behar. Ez du kapitalisten eta trust handien Europa izan behar. Ez du ezertarako balio ez duten antzinako estatu zaharren Europa izan behar. Herrien eta pertsonaren Europa izan behar du. Hori lortzen ez den bitartean ez dugu bakean egoteko eskubiderik, ez dugu lanik egin gabe egoteko eskubiderik.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964

abu 14

Ihes egiteko

Posted by zazpiak zazpi

Badira Europan nazioak, taldeak, jendeak, Europaren batasunarekin beren problemak konponduko direla uste dutenak. Horientzat Europa benetako problemei ihes egiteko modu bat da.
Rikardo Arregi. Europa berriro, 1964

abu 14

Fier eta harro

Posted by zazpiak zazpi

Zorionez, herri umila, izen handirik gabekoa da gurea. Horregatik maite dut gehiago, horrexegatik nago fier eta harro nere jaioterriaz.
Rikardo Arregi. Andoaindarra naiz, 1969

abu 14

Bizi garen kondizioetan

Posted by zazpiak zazpi

Bizi garen kondizioetan herri erreboltatu bat izateko ahalmenik ez badaukagu, gureak egin du.
Rikardo Arregi. Amorrazioa, 1968

abu 14

Etengabeko galdera

Posted by zazpiak zazpi

Gure izaera guztiak –ekonomikoak, gizartearekikoak, kulturarenak– zalantzatan jarririk daude. Horregatik, gure poesia, gure literatura, gure pintura etab. etengabeko galdera bat izango dira: Zer da euskaldun izatea? Zergatik euskaldun iraun?
Rikardo Arregi. Euskal kultura, 1966

abu 14

Diktadorerik handiena

Posted by zazpiak zazpi

Gaur egunean, beharbada, diktadorerik handiena gizartea bera da.
Rikardo Arregi. Beatnik, 1966

abu 14

Egitea edo ez egitea

Posted by zazpiak zazpi

Hain politikoa da euskararen alde lan egitea, [nola] euskararen alde lan ez egitea.
Ricardo Arregi. Gure jokabidea gaur, 1968

abu 14

Arriskua

Posted by zazpiak zazpi

Libertateak, batez ere, arriskua adierazten du, jokabide ona ez hartzeko arriskua.
Ricardo Arregi. Esku zikinak, 1968