Abe 24

Kondenaturik gaudenon garzele

Posted by zazpiak zazpi

Mundu haur ez da bertze gauzarik, gure heriotzera kondenaturik gaudenon garzele bat baizen.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Gerotik gerora

Posted by zazpiak zazpi

Beti bihar, beti gero, beti luzamendu. Alfertasuna da gero guztien iturburua, zimendua eta ama; egiteko guztiak egunetik biharrera, presentetik etorkizunera, eta gerotik gerora luzatzen dituena.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Trabailu onean

Posted by zazpiak zazpi

Trabailu onean izanen da franko eta frankia, baina hitz anitz den lekuan, maiz da probetasuna eta eskasia.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Zuhaitz betakorra

Posted by zazpiak zazpi

Zuhaitz betakorra, ez du nehork ebakitzen.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Ardurako arropari

Posted by zazpiak zazpi

Ardurako arropari etzaika zerrenik egiten.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Ur irakinean

Posted by zazpiak zazpi

Ur irakinean ez du uliak pausatzen.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Dabilan harriari

Posted by zazpiak zazpi

Dabilan harriari ez zaika goroldiorik lotzen.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Ohean datzanari

Posted by zazpiak zazpi

Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diazaio beranduraino ohean datzanari: zerk aratza hor, alfer-nagia? Nik atzo, hik baino bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baino goizago jaiki nauk.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Eskuak trabailatzeko

Posted by zazpiak zazpi

Nola hegaztinari emaiten baitzaitza hegalak airatzeko eta hegaldatzeko, hala gizonari ere emaiten zaitza eskuak trabailatzeko.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Munduko berri dakitenek

Posted by zazpiak zazpi

Munduko berri dakitenek erran dute eta erraiten dute, on dela herrientzat eta erresumentzat, zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izaitea. Zeren nola bat bedera bakearekin loakartzen, ez-ansiatzen eta gorputzaren plazeretara emaiten baita. Hala gerlekin, etsaiekin eta kontrastekin ernatzen, iratzartzen, eta axolduritzen da.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Zer geneidike

Posted by zazpiak zazpi

Baldin orai, gauza guztiak hain nekez eta hanbat gostarik erdiesten ditugularik, hain nagi eta alfer bagara, zer geneidike, nahi dugun guztia, nahi bezala eskuen artean bagendu?
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Baldin egin balitz

Posted by zazpiak zazpi

Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franseses, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Orai badirudi

Posted by zazpiak zazpi

Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela jendartean ausart, entregu, bitore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ez baitakite batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Munduak uste baitu

Posted by zazpiak zazpi

Haur da nik nahi nukeien gauzetarik bat, ene enseiu aphur hunek kilika zinitzan eta gutizia, enseiu hobeago baten egitera eta ene hemengo falten ere erremediatzera. Zeren halatan, ez lizateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, nola munduak uste baitu, eta baitaduka, dela.
Axular. Gero, 1643

Abe 23

Erresumak diferent

Posted by zazpiak zazpi

Eztituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarazko minzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent.
Axular. Gero, 1643