ira 1

Etxean lehena

Posted by zazpiak zazpi

Eskuaraz mintza gaiten! Gauden eskualdun! Etxean lehena ez ote da hobe, ezen ez eta auzoan azkena?
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

ira 1

Ahalkea bai, baina

Posted by zazpiak zazpi

Orotan bekaizti dire gure Eskuara ederraz. Eskuara murdukatu nahiz, irri-egingarri ere ari zauzku arrotzak. Eskualdunak bakarrik ote dira bada mintzaira hortaz ahalketuko? Ahalkea bai, bainan ahalkea eskualdun horietarik zonbeiti, zeren duten beren ama itsuski hola ukatzen!
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

ira 1

Oroz gainetik

Posted by zazpiak zazpi

Begira… Elizan, Etxean, Hilerrietan hartu guzia: sineste, errespetu, Jainkoaren beldur eta amodio. Horietarik deusik ez erain sekulan arrotzaren aintzinean eta haren beldurrez. Bainan, begira oroz gainetik gure mintzaira, Eskuara; eta Eskuarak gu gaitu begiraturen, pareta azkarrenak soldadoa egiten duen baino ere hobeki.
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

ira 1

Zinezko euskaldun

Posted by zazpiak zazpi

Zerk egiten du eskualduna zinezko eskualdun? Elizak, Etxeak, Hilerriak, Mintzairak. Horietan datza eskualdun arima guzia.
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

ira 1

Eskualdun makilak eskuan

Posted by zazpiak zazpi

Arrano horiek, aztaparrez hartu nahi laizkigukete gure haurren arimak, gure gazteen bihotz garbiak, gure sineste azkarrak, eskualdun ohitura guziak. Eskualdun makilak eskuan, oro bihurturen gitzaikote arranoeri. Eta oroit beti, ahari hilari baizik ez diola arranoak begirik edekitzen sekulan. Ez gira hilak oraino eskualdunak, eta beraz: kontu, arranoak!
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924

ira 1

Guk nahi ez bezala

Posted by zazpiak zazpi

Eskual Herria, euskaldunak, ainitz aipatuak dira aspaldi huntan; soberaxko beharbada, edo bederen, guk nahi ez bezala.
Jean Barbier. Supazter xokoan, 1924