api 13

Lumaz jantziko balira

Posted by zazpiak zazpi

Ai, halakotan amets hegoak lumaz jantziko balira!
Emeterio Arrese. Zori makurra!, 1913

api 13

Iparragirreren zakua

Posted by zazpiak zazpi

Eta… bazekiat hi joan hintzala â??beti izan haiz abilaâ??
Iparragirrek hor utzitako zaku diruaren bila.
Emeterio Arrese. Aizak, 1913

api 13

Inork ezin lezake

Posted by zazpiak zazpi

Lotsagarrizko uztarripean goibeheraturik burua
lur hontan inork ezin lezake atera bizimodua,
alfer-alferrik nahiko du batek lanez osatu dirua
baldin ez bada atzapar eta moko zorrozdun mirua.
Emeterio Arrese. Amerika, 1913

api 13

Elur gainean habirik

Posted by zazpiak zazpi

Galdetzen dute zergatik nagon
hain bakar mutilzaharturik…
Ez du txoriak inoiz egiten
elur gainean habirik!
Emeterio Arrese. Behazun tantoak, 1913

api 13

Ostikopean

Posted by zazpiak zazpi

Egin dezaguke kontu
lorea dala: ostikopean
norbaitek ibiltzen badu
are eta gehigo bere hitz-altxor
onak erakusten ditu.
Emeterio Arrese. Euskera, 1913

api 13

Agur kezkaren goibela

Posted by zazpiak zazpi

Ezpain ertzean
pipa jartzean…
agur kezkaren goibela:
buruhauste zakar
guzik, bai azkar
banatu kea bezela!
Emeterio Arrese. Belarra, 1928

api 13

Zertan zatozte?

Posted by zazpiak zazpi

Urruti dago gaztea nintzan
sasoi hartako denbora;
oroimen zaharrak, zertan zatozte
gau eta egun nere gogora,
argizale dan altxora?
Emeterio Arrese. Negar tantoak, 1928

api 13

Uso ez baina

Posted by zazpiak zazpi

Lurtarra buruz ez da motela,
txorik bezela
hegaka dabil arazo gabe,
bainan halare
ez derizkiot, ezin det aitor
bihotzez inor
behar dan hainbat goratzen danik;
lurtar izanik,
nahiz uso baten eraz ibili
nahiz hegan ari,
bere setilun eta azpikeriaz
uso ez baina sator dirudi.
Emeterio Arrese. Indarra nagusi, 1928

api 13

Non sortu eta zer izan

Posted by zazpiak zazpi

Non sortu eta zer izan
hautetsi ahal banezake,
hoiek bezela kaio
Gaztelupean jaio
eta biziko nintzake.
Emeterio Arrese. Kaioak, 1928

api 13

Zerbaiten bihotz

Posted by zazpiak zazpi

Intziri sakon egile beti,
nahiz osin harro, nahiz uhin bare,
zerbaiten bihotz ezkutuko zu
idaroki-gaiz betea zaude!
Emeterio Arrese. Itsasoa, 1928