api 27

Argia eta iluna

Posted by zazpiak zazpi

Argia eta iluna inoz bat ez dira
adiskide behin bere ez gaua eta eguna
egiak arerio beti dau guzurra
Felipe Arrese Beitia. Euskaldun baten gogorazinoak, 188?

api 27

Narras bilau ezinda

Posted by zazpiak zazpi

Arroztuta gaur dago lurrean gizona
narras bilau ezinda bere zoriona
Felipe Arrese Beitia. Gizonaren zorigatxa, 1880

api 27

Iritziak ez dira ziurrak baina

Posted by zazpiak zazpi

Eretxiak ez dira sarritan ziurrak
baina behin bere ez egi izaten guzurrak
Felipe Arrese Beitia. Eritxi bat, 188?

api 27

Norberak legez

Posted by zazpiak zazpi

Baina norberak legez behar dauz besteak,
Gozau eskubideak emonak legeak.
Felipe Arrese Beitia. Kitu, 1900

api 27

Bitoriaruntz dot begia

Posted by zazpiak zazpi

Arratsaldeko seiak jo ditu han erlojuak
Gorbeia alderuntz hurreratzen da eguzkia
Gebaran dago gaztelu zaharra hari begira
eta nik barriz Bitoriaruntz dot begia
Felipe Arrese Beitia. Bitoriako uria, 1900

api 23

Euskaldunena

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunetan neretzat euskaldunena.
Felipe Arrese Beitia. Homero euskalduna, 188?

api 23

Agure zital

Posted by zazpiak zazpi

Agura zital, harriak baino harriagoa!
Felipe Arrese Beitia. Eriotzea, 189?

api 23

Otso-bihotz

Posted by zazpiak zazpi

Zer otso-bihotz, heriotzea!
Felipe Arrese Beitia. Eriotzea, 189?

api 23

Zelan halan

Posted by zazpiak zazpi

Irabazi zelan, halan dot kastua:
ez dot nahi lebitarik, brusa dot nahikua;
egin gura dabenak gustora pausua,
zapatea behar dau oina bestekua.
Felipe Arrese Beitia. Beargin alegere bat, 1902

api 23

Arotzaren poltsa

Posted by zazpiak zazpi

Ene aita izan zan neu legez arotza
alogeraz ez eban hak gizendu poltsa.
Felipe Arrese Beitia. Beargin alegere bat, 1902

api 23

Harri dauz bihurtzen

Posted by zazpiak zazpi

Bere arnasea da zorrotz, min, hilgarria,
sudurretako lurrunaz nahinor dau beldurtzen;
bizi da dar-dar leitan, orria haizetan legez,
urak bere putzagaz harri dauz bihurtzen.
Felipe Arrese Beitia. Negu, agura zar buru zuria, 1902

api 23

Gu erdaldundu ginelako

Posted by zazpiak zazpi

Gu erdaldundu ginealako, Arbola, zara ihartu.
Felipe Arrese Beitia. Jaungoikoa eta foruak, 1886

api 23

Sagar politikakoa

Posted by zazpiak zazpi

Ai, ez bagendu jan suge haren sagar politikakoa!
Felipe Arrese Beitia. Libertadea, baina Gernikako Arbolapekoa, 1882

api 23

Erdaldunek lotu buztarria

Posted by zazpiak zazpi

A, Ebroz honuntzako Israel barria!
Mundu osoak atzo eutsun inbidia,
zelan baina zakust gaur katigu jarria?
Nondik etorri jatzu horren gatx haundia
erdeldunak lotzeko euren buztarria?
Felipe Arrese Beitia. Neguko goiz zoragarri bat, 1881

api 23

Itxi daiguzan erdaldunentzat

Posted by zazpiak zazpi

Atzera gura badogu izan libre lehen ginan lakuak
itxi daiguzan erdaldunentzat erdaldun diran kontuak.
Felipe Arrese Beitia. Arbola bat, 1881

api 23

Ezetz dinost gogoak

Posted by zazpiak zazpi

Izan leiteke hori halan baina niri ezetz dinost goguak:
baldin euskera pizten ez bada hiltzat daukadaz foruak.
Felipe Arrese Beitia. Ama euskeriari azken agurrak, 1880