api 14

Ikustekoen aldean

Posted by zazpiak zazpi

Egungo egunean ikusten ez denik ez baita, eta ikusi guziak, ikustekoen aldean, oraino deus guti.
Jean Hiriart-Urruti. Jaun apezpikua bi apezekin tribunalian, 1909

api 14

Gauza beharrak

Posted by zazpiak zazpi

Mundu huntan, gizonen justizia tronpa ditake noizetik noizera; ez baita horregatik erraiten ahal, tronpakor delakoan, ez dela behar justiziarik, ez gaztigurik. Urean itotzen dire gizonak; suan, erretzen. Nork erranen du, sua eta ura ez direla gauza onak, gauza beharrak?
Jean Hiriart-Urruti. Hobenik gabe hila, 1908

api 14

Eta hola izanen

Posted by zazpiak zazpi

Ez dugu orok jite bera, ez eta jauzte bera. Hanbat gaxtoago edo hanbat hobe, hola da; eta hola izanen, mundua mundu deno!
Jean Hiriart-Urruti. Nor da hutsean?, 1906

api 14

Framazonak ala…

Posted by zazpiak zazpi

Ezpeleta eta Lekuine bi herri eskualdun dire. Beha nor den batean eta bertzean nausitu: framazonak ala erlisionearen aldekoa.
Jean Hiriart-Urruti. Biba Guichenné!, 1905

api 14

Agintzetarik baino

Posted by zazpiak zazpi

Egintzetarik da ezagun gizona biziki hobeki, agintzetarik baino.
Jean Hiriart-Urruti. Bozak…bozak, 1904

ots 18

Juduek ez dute bertzerik

Posted by zazpiak zazpi

Juduek ez dute behin ere nehon bertzerik jakin, baizik ere bertzeenaren ebasten, eta ahal badute, beren adiskideen eta ongi-egileen saltzen. Horrela saldu zuten bertze orduz gure salbatzailea ahur bat dirutan.
Jean Hiriart-Urruti. Fuera juduak, 1894

ots 18

Deabrua ez da lokartzen

Posted by zazpiak zazpi

Errana da deabrua ez dela behin ere lokartzen, gu bezala. Gauza bera erran ditake gorriez. Bertze alde elgarren ahaide hurbilak dire; ez baita geroztik estonatzeko, hoin ongi elgar aditzen badute ere.
Jean Hiriart-Urruti. Gorrien xedeak, 1892