urt 2

Elizan eta kabaretean

Posted by zazpiak zazpi

Euskarak behar du izan euskotarren hizkuntza bakar ilunean eta agerian, etxean eta kalean, elizan eta kabaretean, zeruan eta infernuan.
Andima Ibinagabeitia. Odol gabeko matxinada, 1958-1960

urt 2

Herritasunaren gai

Posted by zazpiak zazpi

Herri den herri batek, hurrengo hiru nahiak bederik nabarmendu behar ditu, herritasunaren gai dela begira dagokion munduari erakusteko: izan-nahia, bizi-nahia, iraun-nahia.
Andima Ibinagabeitia. Odol gabeko matxinada, 1958-1960

urt 2

Hartu-hartuka

Posted by zazpiak zazpi

Askatasunik ez du inork ematen: indarrez eta bortxaz iritsi behar da: “eman-emanka” ez, hartu-hartuka baino.
Andima Ibinagabeitia. Erri bat gainezka, 1958

urt 2

Mortu soilenean galdu

Posted by zazpiak zazpi

Etxepareren oihua, mortu soilenean galdu zen. Zerbait behar zukeen bere baitan oihu harrigarri hark: aberri-arnasa.
Andima Ibinagabeitia. Arana-Goiri euskal idazle, 1953

urt 2

Giza bihotzak

Posted by zazpiak zazpi

Jakintza eta teknika berriak gorabehera, giza bihotzak ez dira aldatu: kanpo-giroa zerbait bestelakotu arren, barne-giroa betikoa da orain ere.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

urt 2

Erdal-txitxare nazkagarria

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunon hezur-mamiak atergabe jaten ari den erdal-txitxare nazkagarria hil arte, ez dugu onik izango.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

urt 2

Luma hau mila zati

Posted by zazpiak zazpi

Nahiago dut luma hau mila zati egin eta surtara jaurti, euskal idazle bat, dena delakoa, betiko hondatu baino.
Andima Ibinagabeitia. Zaitegi’tar Iokin, “Sopokel’en antzerkiak II”, 1958

urt 2

Berez gara lukur

Posted by zazpiak zazpi

Berez gara lukur eta esku-eutsiak euskaldunok barneko gure katramila eta auziak gordinki eta ausarki bihotz aratoletatik atera eta irakurlearen gogora aldatzeko.
Andima Ibinagabeitia. Txillardegi, “Leturiaren egunkari ezkutua”, 1957

urt 2

Antxul eta inozotzat

Posted by zazpiak zazpi

Noiztenka egiak ere esan behar ditugu antxul eta inozotzat joko ez bagaituzte.
Andima Ibinagabeitia. Noni eta Mani (Muxika), 1952

urt 2

Ogi latza ordea

Posted by zazpiak zazpi

Ogi latza ordea, egia-ogia.
Andima Ibinagabeitia. Noni eta Mani (Muxika), 1952

urt 2

Ez dugu haserrerik behar

Posted by zazpiak zazpi

Euskal bidean ez dugu haserrerik behar, adiskidetasun zintzoena baizik.
Andima Ibinagabeitia. Salbatore Mitxelena, “Ama-semeak Arantzazuko kondairan”, 1951

Abe 26

Soraio eta hotz

Posted by zazpiak zazpi

Gure aberatsak beti bezala, eusko-kulturari buruz soraio eta hotz. Pozik emango nieke astinaldi gogor bat burutik behera, merezi dutelakotz. Beharba egunen batean zartailua erabili beharko dugu.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1950-09-15

Abe 26

Zoztorrak oro

Posted by zazpiak zazpi

Euskerari arpegi emateko, osoa, langilea, adoretsua behar du gizonak, bideratuko zaizkion zoztorrak oro zapaldu eta porrokatzeko.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26

Abe 26

Alderdi bat sortu

Posted by zazpiak zazpi

Gure gazte denporako amets urdinei ez diet ukorik egiten, ez eta egingo ere. Egunen baten euskera hutsezko alderdi bat sortu beharko dugu Euzkadin, adiskide, bestela erdel-uholdeak betiko itoko gaitu.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26

Abe 26

Hobia atxurkatzen

Posted by zazpiak zazpi

Euskerak, Euzkadiko Agintari eta enparau abertzaleei, buruauste haundirik ez die ematen. Izparringietan noizikpehinka, erostaren bat jo, Francok gure hizkuntza geroago eta gogorkiago menperatzen dualako, eta kito. Gainera, hori ere erdaraz. Ez ote dakuste, gure etsaiak baino kalte haundiagoa egiten diotela euskerari, mundu zabalean erderaz hain apainki argitaratzen dituten izparringiekin? Zeharo itsuturik daude eta ez dute ikusi nahi, oinazpian euskeraren hobia atxurkatzen ari diranik.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1947-09-26

Abe 26

Arrotz bizitzeko

Posted by zazpiak zazpi

Azken aldiotan aberriratzeko eretirik izan dut, baina nik adorerik ez arbasoen lurrean arrotz bizitzeko.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1938-04-02

Abe 26

Otsoa otso

Posted by zazpiak zazpi

Nahiz errege koroaz, nahiz txapel gorriz, nahiz friji txanoz, nahiz txamarra urdinez, nahiz gorri minez burua eta gorputza estalita agertu, otsoa otso eta espainiarra espainiar.
Andima Ibinagabeitia. Lauaxeta, 1967

api 30

Ardi eta aker

Posted by zazpiak zazpi

Gutarrak bortxaz ezker gorriekin bat dabiltzalakoan naukazu. Gixaxoak! Halaz ere, nere bihotzak eurekiko gorrotorik ezin du sortu. Odoletiko asmo batez lan egin dugu, gaur gorriekin nahas dabiltzan arren. Zuriek ere, ez ote dira gero bide okertze honen errudun? Jauna dago guzien gainetik bereizgarri. Harek bereziko ditu egunen baten ardi eta aker.
Andima Ibinagabeitia. Jokin Zaitegiri egin gutuna, 1936

api 30

Biek ostikopetu dituzte

Posted by zazpiak zazpi

Herri baten, hizkera baten eskubideak ezin ditzake inork ere ostikopetu, ez Estatuak ez Elizak, are gutxiago Elizak. Eta gure artean, biek ostikopetu dituzte, eta nola!
Andima Ibinagabeitia. Donostiako seminario berria, 1954

api 30

Hauspean

Posted by zazpiak zazpi

Oraindik txinparta ez da osotoro ilundu. Bizirik dirau hauspean.
Andima Ibinagabeitia. Sukar-amets, 1954

api 30

Zer itxaron ote dezakegu

Posted by zazpiak zazpi

Txepel hutsak, euskara baino erdara erabili nahiago duten alderdikideak. Etoi batzuk, jakintza eta kultura erdaraz sakatzen diguten guztiak. Saldu batzuk, erdara elizetan barreiatzen duten gotzain, apaiz eta lekaideak. Ziraun batzuk, erdara betiko zapuzten ez duten euskaldunak euskara soilik erabiltzeko. Zer itxaron ote dezakegu txepel, saldu, etoi eta ziraunez jositako herri batengandik?
Andima Ibinagabeitia. Ataurrekoa, 1954

api 30

Abertzale zintzo izateko…

Posted by zazpiak zazpi

Euskara ez dela aski abertzale zintzo izateko darasate… Eta erdal merkatari etoi bihurtu zaizkigu euskaldunak oro.
Andima Ibinagabeitia. Ataurrekoa, 1954

api 28

Harrobi eta hilobi

Posted by zazpiak zazpi

Gurean JEL alderdia izan da abertzaletasunaren harrobia, baita euskararen hilobia ere.
Andima Ibinagabeitia. Ataurrekoa, 1954

api 28

Herria suntsituko

Posted by zazpiak zazpi

Gogo-alferkeria horrexek betiko gure herria suntsituko du.
Andima Ibinagabeitia. Gernika, gure aldizkaria, 1953

api 28

Populuak lotsarik ez

Posted by zazpiak zazpi

Populuak, berez, ez du batere lotsarik euskara ukatzeko eta arbuiatzeko.
Andima Ibinagabeitia. Populuaren eskuara, 1953

api 28

Populuaren titiak

Posted by zazpiak zazpi

Baina nik galdetzen dizuet: non daude populuaren euskal titi oparoak? Non daude baserriko euskal simaur urrintsuak? Ez ditut nik behintzat inon ere ikusten, ez usnatzen.
Andima Ibinagabeitia. Populuaren eskuara, 1953

api 28

Lau-bost musika neurrik

Posted by zazpiak zazpi

Giza mintzoek ezin agerrarazi dezaketen misterio sakona, lau-bost musika neurrik azaltzen digute.
Andima Ibinagabeitia. Verdi, 1950

api 28

Ez izenik ez izanik

Posted by zazpiak zazpi

Beretik landa, nork bere izateari uko eginez dabilenak, ez du ertilari izenik merezi, izanik ere ez baitu.
Andima Ibinagabeitia. J.S. Bach (1750,1959), 1953

api 28

Badu olio beharrik

Posted by zazpiak zazpi

Ene fede-krisailuak badu olio beharrik argi iraungo badu diaspora zatar honetan.
Andima Ibinagabeitia. Nemesio Etxanizi igorri gutuna, 1953

api 28

Izkepot lizuna

Posted by zazpiak zazpi

Eliz, dolar eta erailketaren arteko izkepot lizunaren ondoren, gure itxaropenaren zerua betiko itxi zaigu.
Andima Ibinagabeitia. Nemesio Etxanizi igorri gutuna, 1953

api 27

Ez dago beste biderik

Posted by zazpiak zazpi

Hizkera kontuan ez dago beste biderik metodo totalak baizik.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Hileta joz

Posted by zazpiak zazpi

Hileta joaz ez goaz inora ere.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Izurririk kaltegarriena

Posted by zazpiak zazpi

Gure baitan daukagu izurririk kaltegarriena, gure hizkera auzian kalte eta hondamendi guztien iturria: alferkeria, nagikeria, etsipena.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Ez du inoiz Elizak

Posted by zazpiak zazpi

Euskotasunaren kontzepturik ez du inoiz Elizak onartu, eta jakina, euskotasuna sendotzerik ere ez du inoiz egin.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Euskara gabe

Posted by zazpiak zazpi

Euskara gabe, niretzat, ez dago naziotasunik.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Eustazpia

Posted by zazpiak zazpi

Nik euskara dela esango nuke eusko naziotasunaren eustazpia, zimendua.
Andima Ibinagabeitia. Euskararen auzia, 1953

api 27

Ezpata zorrotz

Posted by zazpiak zazpi

Gure ezpata garbitu, zorroztu eta gantzutu beharrean gaude, edonongo kultur zelaietan erabiltzeko.
Andima Ibinagabeitia. Buru-lan, kultur-lan (II), 1952

api 27

Burutik usteltzen

Posted by zazpiak zazpi

Nonbait idatzi zuen Eguzkitza zenak, arraina burutik usteltzen hasten dela. Gure hizkera ere burutik, gizon jakintsu edo jakintsu aipuzkoengandik hasi zitzaigun usteltzen, andeatzen.
Andima Ibinagabeitia. Buru-lan, kultur-lan (II), 1952

api 27

Erlantzak itsuturik

Posted by zazpiak zazpi

Erdararen erlantzak itsuturik, erdararen mende ibili gara.
Andima Ibinagabeitia. Buru-lan, kultur-lan (II), 1952