ira 25

Euskal senak arbuiatzen zituela

Posted by zazpiak zazpi

Ehundaka urtetan ez zioten igarri gure aipaizek pulpitoko euskera eta herriarena ez zala bat, euskal senak arbuiatzen zituela latin jatorriko kulteranismoak.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 25

Gaurkoak beti du

Posted by zazpiak zazpi

Gaurkoak beti du bere atzokoa.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 25

Ulertzeko gaitu

Posted by zazpiak zazpi

Ez du euskal elertiak bere burua herri xehearen mailara makurtu behar, herri xehea euskal goi elertia ulertzeko gaitu baizik.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949

ira 24

Iparragirreren bihotza

Posted by zazpiak zazpi

Horra, Iparragirreren bihotz haunditasuna: libertatea maite du, baina norkeria eta murrizkeria gabe, ororendako, etxerako eta auzorako.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Iparragirrek

Posted by zazpiak zazpi

Euskalduntasuna aldarrikatzen du, euskalduntasun sutsua, baina norkeria eta haundikeria gabea; anaitasuna, ez herrialde batekoena bakarrik, mundu guztiko bizilagunena baizik, nazino guztietako gizonei bizikidetasunera eta alkartasunera dei eztitsua eginaz, eta batez ere libertatea oihukatzen digu, Euskalerrikoa ez ezik mundu guztiko gizonei, izatez, Jaungoiko legez, dagokiena.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Lanari lotzeko

Posted by zazpiak zazpi

Ez da gurea dantza garaia, lanari lotzeko garaia baizik.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Dantza garaia

Posted by zazpiak zazpi

Eiheralarreko erretorearen poza bidezkoa da euskera lehenengoz irarrita ikusirik, eta bere pozkide izan gaitezen gu ere. Alabaina, euskerari ez zaio oraindik dantza garaia heldu.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Euskera helburu

Posted by zazpiak zazpi

Etxeparek euskera erabili zizun helburu, eta erlijinoa eta maitabidea beronen lagungarri.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Olerki on izateko

Posted by zazpiak zazpi

Hamaika olerki irakurtzen ditugu metrika eta bertso lege oro zehatz betetzen dituztenak, ondo landuak, orraztuak, koipetuak ere bai esku artean hainbeste erabiltzez, baina bide batez txepelak, ahulak, giharrik eta berotasunik gabeak. Zeren? Ez baitute olerki on izateko behar-beharrezkoa den bulko joritasuna, sentipena, nortasuna, irudimena…
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Bihotzik gogorrenak

Posted by zazpiak zazpi

Bihotzik gogorrenak Heriok samurtzen ditu.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Ez nolanahikoa

Posted by zazpiak zazpi

Etxahun, bertsolari edo neurtizlari ez eze, olerkari ere izan genuen, eta ez nolanahikoa gainera, bere ahapaldietan halako gihar, esakizun indartsu, maisutasun eta goi arnasaren eragin sendo bat nabari baita.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Erraz da maitatzen

Posted by zazpiak zazpi

Bihotzak ederresten duen oro erraz da maitatzen, trukean nekerik eskatzen ez badio maitagaiak.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Bazkari on baten ondoren

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunarentzat, bazkari on baten ondoren, nekez sortuko da Elizanbururen kantaldi bat baino postre hoberik.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Herri giroz hornitua

Posted by zazpiak zazpi

Sortzen dira tarteka-marteka euskal bihotzaz osoro jabetzen diran bertsolariak, beren isuria herri giroz hornitua baitator ubegitik, garbi, lerden, txairo, eta herriak beregan bilatzen du non ase, non goza, non mozkor.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 24

Euskerak berak baino

Posted by zazpiak zazpi

Axularri, euskerak berak baino erlijino egiak zabaltzeko kezkak ez ote zion gehiago eragin.
Jon Etxaide. Amasei seme Euskalerriko, 1958

ira 20

Ez baita inoren morroitzako

Posted by zazpiak zazpi

Gure hizkuntza beste edozein herrikoa hainbat jasotzeko eskubide degu eta jaso ere egingo degu, euskera ez baita inoren morroitzako.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949

ira 20

Esnatu gera

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunok gure lozorrotik esnatu gera.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949

ira 20

Zapuztu ditzagun

Posted by zazpiak zazpi

Euskera haurren artean edo baserritarren artean soilki mintzatzeko dala derizkioten gizon makurrak erdeinuz zapuztu ditzagun.
Jon Etxaide. Alos-torrea, 1949