Abe 24

Euskaldunak euskereari gorroto

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunak daukoguz hemen asko eta asko, euskereari gorrotoa hartu dautsoenak, geuk abertzaleok maite dogulako bakarrik. Zein itsukeria handia!
Kirikiño. Euskerea eskoletan, 1913

Abe 24

Euskera bagako eusko

Posted by zazpiak zazpi

Euskerea lehenengo, gure aberriaren arnasea, gure aberria izango bada behar-beharrekoa dana, ba ez dogu uste inor egongo danik euskera bagako eusko herririk izan leitekeenik.
Kirikiño. Gernikako batzarra, 1920

Abe 24

Euskerea hilten

Posted by zazpiak zazpi

Ikusten dozuzanean euskaldun bi edo hiru edo gehiago, jeltzaleak izanik euren artean erderaz hitz egiten (eta hori eurrez ikusi zeinke), esaizu: Horreexek dozak Dregueral-en lagunak euskerea hilten.
Kirikiño. Dregueral-en lagunak, 1920

Abe 24

Geuk galduko edo…

Posted by zazpiak zazpi

Galtzen bada, geure erruz izango da. Orain arte galdu dana be geure erruz galdu da. Geuk galduko dogu edo geuk irabaziko dogu.
Kirikiño. Edo geuk edo iñok ez, 1920

Abe 24

Geuk edo geuk

Posted by zazpiak zazpi

Euskerea inok ez dau jasoko geuk euskaldunok jaso ezik. Geuk gura badogu, bai, jasoko da, eta biziko da, erdaldun guztiak bere aurka egon arren be.
Kirikiño. Edo geuk edo iñok ez, 1920

Abe 24

Abertzaleak ez diran bazkunak, euskerearen alde dinarduela esan arren, ez dabe euskerea gaizkatuko. Baina… abertzale asko diran lakoak balira danak edo gehienak, abertzaletasunak be ez leuke gaizkatuko euskerea, ezta hurrik emon be! [...] Nire aburuz, horreek eurok sakatzen dautsoe zulorantza gure ele gaixo honi, espainiarrek eta espainiartzaleek baino gehiago.
Kirikiño. Abertzale asko eta euskerea, 1920

Abe 24

Zatia eta zati biak

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herria da euskeraz hitz egiten dan gure aberriaren zatia; Euzkadi da gure Aberri osoa, euskeraz hitz egiten dan zatia eta erderaz hitz egiten dan zatia, zati biak hartzen dituen izena.
Kirikiño. Euskalduna, euskotarra, 1918

Abe 24

Beti dago zer edo zer ikasteko

Posted by zazpiak zazpi

Inor ez dago ele bateko hitz guztiak dakizanik. Gizona, ele edo hizkeretan nahiz beste edozein jakinbidetan, beti dago zer edo zer ikasteko. Hementxe, geure euskeran jazoten da bestetara, hemen aurrez daukoguz gizonak euskera guztia zehatz dakienak, ezer ikasi behar ez dabenak.
Kirikiño. Jakiteko… ikasi, 1918

Abe 24

42ko motrailua

Posted by zazpiak zazpi

Gure 42ko motroiloa euskerea da.
Kirikiño. Sermoiak euskeraz Bilbon, 1915

Abe 24

Euskaldun guztiok

Posted by zazpiak zazpi

Guk inoiz esaten dogunean “geure euskerea”, “geure” horretako “geu” horregaz adierazten dogu “Euskal Herria”, “euskaldun guztiok” batera, ez jeltzaleak bakarrik, gazbakoren batzuk aditu daben lez.
Kirikiño. Euskaldun ikurra, 1914

Abe 24

Ezinik ez

Posted by zazpiak zazpi

Aberriaganako maitetasunak ez dau ezagutzen ezinik.
Kirikiño. Euskerea zelan zabaldu, 1913

Abe 24

Ekinaren ekinaz

Posted by zazpiak zazpi

Ekinaren ekinaz gauza izugarriak, sinestu be ezin leikezanak, egiten dira.
Kirikiño. Ordeon Euskaria Gallartan, 1913

Abe 24

Euskaldun makalak

Posted by zazpiak zazpi

Ehun euskaldun huts bizi diran lekura sartu badaitez zortzi bat atzetar, laster ikusiko dozuez euskaldun makalak erderaz hitz egiten, mordoiloka bada be, atzetarrak, barriz, ezer ikasi ez dabela euskeraz.
Kirikiño. Orfeon Euskaria Gallartan, 1913

Abe 24

Gauza txar gehienetan

Posted by zazpiak zazpi

Euskotarrak jarraitzen dabe espainiar eta frantziatarren bideetatik gauza asko eta askotan, gauza txar gehienetan.
Kirikiño. Norberen izkuntza zaindu bearra, 1913

Abe 24

Hau berau dan lez

Posted by zazpiak zazpi

Guk hartu behar dogu geure Aberri hau berau dan lez gaur, ez geuk gura geunkean lez.
Kirikiño. Zelan idatzi?, 1913

api 8

Etxatok ondo

Posted by zazpiak zazpi

Jaungoikoa mihinean eta erpea libre? Hori etxatok ondo.
Kirikiño. Jaungoikoa miñean…, 1914

api 8

Ekin elkarri

Posted by zazpiak zazpi

Unamunok gu abertzaleak tentelak garala esaten dau beti; guk, ostera, bera astolerdo bat dala esaten dogu, eta argi ipini be bai esaten doguna. Eta honantxe gabilz, bera handik eta gu hemendik, ekin alkarri.
Kirikiño. Ona jagok Unamuno!, 1918

api 8

Izkiluak baino

Posted by zazpiak zazpi

Bihotza eta zentzuna gudan dira beharrago izkiluak baino.
Kirikiño. Europa begira, 1915

api 8

Filosofo parrastada bat

Posted by zazpiak zazpi

Guk euzkotarrok odolean halako filosofo parrastada bat edo badogula uste izaten dot nik inoiz… Horra hor, bape igarri barik hasi nazala neu be filosofietan sartzen. Jaunak gabon gagizala, ene!
Kirikiño. Amerikako izpar batzuk, 1914

api 8

Musturra non busti

Posted by zazpiak zazpi

Euskalduna ez da ikaratzen oinez ibilteko, enda ona dauko horretarako, jatorriz da ibiltaria. Batez be, euskaldunak badauko musturra non busti, ez da behingo-behingoan ukatuta geldituko.
Kirikiño. Urkiolako erromeria, 1913