Abe 23

Mintzabidea jokabide

Posted by zazpiak zazpi

Ea, bada, noiz mintzabidea bihurtzen zaigun jokabide.
Luis Mitxelena. Errialde-k egin elkarrizketa Zeruko Argian, 1975-02-02

Abe 23

Ez da

Posted by zazpiak zazpi

Izena ez da izana, eta izana ez da izena.
Luis Mitxelena. Errialde-k egin elkarrizketa Zeruko Argian, 1975-02-02

Abe 23

Kritikorik zorrotzenek

Posted by zazpiak zazpi

Kritikorik zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen beren edo kideeen bizkar doanean.
Luis Mitxelena. Errialde-k egin elkarrizketa Zeruko Argian, 1975-02-02

Abe 23

Sendo nahiz makal

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herrira bagatoz, honek ez zukeen iraungo egungo eguneraino, nik uste, iraun duen bezala, sendo nahiz makal, euskararik izan ez balu.
Luis Mitxelena. Errialde-k egin elkarrizketa Zeruko Argian, 1975-02-02

Abe 23

Borrokaren funtsa

Posted by zazpiak zazpi

Borroka da, dudarik gabe, bizi denaren legea, baina borrokaren funtsa maiz gertatu ohi da huts edo hutsaren hurren gerokoen begietan.
Luis Mitzelena. Hitz bitan, E. Bozas Urrutiaren Andanzas y Mudanzas de mi Pueblo-ren hitzaurrea, 1976

urr 19

Literaturaren bitartez

Posted by zazpiak zazpi

Ba omen dugu euskaldunok lurbiran harro eta buruzut ibiltzeko nahikoa arrazoi, baina ozta-ozta aurkituko dugu horien artean, eta ez naiz arrotzez ari, literaturaren bitartez eskura ditugun gorengo merezimenduak aldarrikatuko dituenik.
Luis Mitxelena. Liburu sorta zaharberritu baten atarian, 1986

urr 19

Grisen graduetan

Posted by zazpiak zazpi

Bat ez da bitan banatzen, zuri eta beltzetan, askotan baizik, ezin konta ahal diren grisen graduetan.
Luis Mitxelena. Patxi Altunari erantzunez, 1981

urr 19

Probetxurako izango baldin bada

Posted by zazpiak zazpi

Lehiak, probetxurako izango baldin bada, leiala behar du izan.
Luis Mitxelena. Patxi Altunari erantzunez, 1981

urr 19

Bide berrien bila

Posted by zazpiak zazpi

Badaiteke behin eta berriro, handik eta hemendik gabiltzala, kolpe huts egitea. Inoiz, ordea, zerbait berri aurki dezakegu eta, alfer lana eginik itzultzen bagara ere, lasaikiago abia gaitezke bide berrien bila, ibiliak ditugunek inora ez daramatela ikusi ondoan.
Luis Mitxelena. Euskal hizkera eta euskal neurkera, 1977

urr 19

Azturaz gara

Posted by zazpiak zazpi

Azturaz gara euskaldun, ez sorkuraz.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Iheskor

Posted by zazpiak zazpi

Esaten eta idazten dugun asko eta asko ez da batere iraunkor gertatzen, iheskor baizik.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Burjes izpiritua

Posted by zazpiak zazpi

Nik esango nuke, hamazazpigarren mendean burjes izan zitekeen neurrian, burjes izpiritua Axularrengan agertzen dela.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Amore eman diegunak

Posted by zazpiak zazpi

Beti ahulagoak amore ematen diolako indartsuagoari, euskaldunok izan gara beti amore eman diegunak erdaldunei, eta ez alderantziz.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Euskal literatura

Posted by zazpiak zazpi

Euskal literatura ezin izan daiteke euskaldunek euskaldunentzat egin dutena besterik.
Luis Mitxelena. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak, 1981

urr 19

Beheraxeagoko lurrak

Posted by zazpiak zazpi

Ez liguke batere kalterik egingo, nere ustez, lehen filosofiaren gailur agorrak pixka batez utziko bagenitu beheraxeagoko lurrak, haritzak eta pagoak eta nolanahiko landareak ekar ditzaketenak, zertxobait lantzeko.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

urr 19

Gosea berdintzeko

Posted by zazpiak zazpi

Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

urr 19

Kultura baten alde onez

Posted by zazpiak zazpi

Teknika soilaren jabe egin garen euskaldunok itxuragaiztoko fabrikaz bete ditugu behinolako soro eta basoak. Saia gaitezen, beraz, kultura baten alde onez lehenbailehen jabetzen, alde txar askoren jabe aspaldi egin ginenez gero.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

urr 19

Larmintz mehea

Posted by zazpiak zazpi

Gure bereztasuna ez da europartasunaren hezur-mamiei usain eta kolore berexi-antzekoa ematen dion larmintz mehea baizik.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

urr 19

Inork ezagutzen ez duen egiak

Posted by zazpiak zazpi

Inork ezagutzen ez duen egiak ez dio inori eskubiderik ematen nabari den egiantzaren kontra oldar dadin.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960

urr 19

Trakeskeriatik

Posted by zazpiak zazpi

Egungo trakeskeriatik bakarrik jaioko da biharko edo etziko apaintasuna.
Luis Mitxelena. Asaba zaharren baratza, 1960