ira 25

Orain agur

Posted by zazpiak zazpi

Ez ni salatu, eta orain agur.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754

ira 25

Gaztelako hitzera txoralda

Posted by zazpiak zazpi

Utzi, utzi Gaztelako hitzera txoralda horri: mairu kutsu, judu kirats, beltz eta bilau usain gehiegi dabil herri horietan.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754

api 11

Gozo maite

Posted by zazpiak zazpi

Eskara gustiok dodaz maite, eta gozo!
Manuel Larramendi. Gandarari egindako gutuna, 1763

api 11

Gatzik bageak

Posted by zazpiak zazpi

Lo daude erne behar duten guziak, sorrak eta gorrak, hotzak eta motzak: motelak eta gatzik bageak dirade.
Manuel Larramendi. Gandarari egindako gutuna, 1763

api 11

Edo harriari

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunai egoki edo harriari, hainbat dezu.
Manuel Larramendi. Gandarari egindako gutuna, 1763

api 11

Are ikasi ez dutenen artean

Posted by zazpiak zazpi

Sinisterazo nahi digute, aditzen dala gaztelania are ikasi ez dutenen artean.
Manuel Larramendi. Euskara berriaren Carta Magna, 1747

api 11

Eskua, libertatea eta bidea

Posted by zazpiak zazpi

Badakite, ez gobernariak ezen ez eta harekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea eta bidea.
Manuel Larramendi. Sobre los fueros de Guipúzcoa, 1757

api 11

Zintzilika bezala

Posted by zazpiak zazpi

Adiskideak goitik, lagunak behetik, beharko ditugu noizbait; zintzilika bezala gaude bata besteagandik
Manuel Larramendi. Sobre los fueros de Guipúzcoa, 1757

api 11

Galdu ditzagun artean

Posted by zazpiak zazpi

Baldin elkar hartzen bagendu guziok, nor bere sailari ditxekala, Frantzian ikaratuko gintuke franziar guziak, eta Espainian espainiar guziak. Non da ordea elkarte hori? Nagokan isilik. Nere min garratzena da, are ez dakuskula honetatik darraizkun kalteak eta gaitzak, eta, dirudienez, ezagutuko ere ez ditugula, ditugun on pixkak galdu ditzagun artean.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754

api 11

Hel hakio, hitzontzia

Posted by zazpiak zazpi

Hel hakio, hitzonzia, behargai txar diokan horri, eta hara ni itxekiko natxeok prestuagoari.
Manuel Larramendi. Corografía de Guipúzcoa, 1754

api 11

Oraindikan bizkor

Posted by zazpiak zazpi

Zahartu dek, atsotu dek, hainbeste urteren epean atsotu behar: baina itxok, oraindikan bizkorra zeagok, gaztetzera zeak, bazeakik bere burua txukunkiro edertzen, galantzen, apaintzen.
Manuel Larramendi. Euskaldunai osasuna, 1745

api 11

Zabuan ibili gabe

Posted by zazpiak zazpi

Edo bata esan behar dek, edo bestea: eta esanari hel hakio zabuan ibili bage.
Manuel Larramendi. Euskaldunai osasuna, 1745

api 11

Ez semerik ez adiskiderik

Posted by zazpiak zazpi

Baina ez bide du euskera gaisoak, are bere etxapean, ez seme, ez adiskide bihotz onez nahi dionik: eta hargatikan daude guziak hain geldi, hain isil, eskuak tolesturik, nahiz beztu ta itsuskitu dezatela, nahiz darabiltela oinen azpian.
Manuel Larramendi. Euskaldunai osasuna, 1745