urt 3

Esku daukaguna alde bat uzten

Posted by zazpiak zazpi

Nola nahi ditugu gureganatu galdu gintuen eskubideak, gure esku daukaguna alde bat uzten badugu? Nork sinetsiko gaitu gogo osoaz eta bihotz biziaz ari garela gure Herriaren alde, baldin hunen erro biziena eihartzera doalarik, higitzen ere ez bagara?
Larreko. Gure berrielarazleri agur eta itz bat, 1916

urt 3

Azkenean…

Posted by zazpiak zazpi

Gu epelak, ondokoak hotzak eta azkenean tirrit.
Larreko. Gure berrielarazleri agur eta itz bat, 1916

urt 3

Alegiazkoa edo hutsa

Posted by zazpiak zazpi

Aspalditik buruan hartua daukat gogoeta bat, hauxe da: abertzaletasunaren erdi-erdiko erroa euskara dugu eta erro huni zor zakiona, gero eta gehiago piztu dadien emaiten ez badiogu, gure Euskal Herriaren maitetasuna alegiazkoa edo hutsa da.
Larreko. Gure berrielarazleri agur eta itz bat, 1916

urr 5

Gure adimen laburraz

Posted by zazpiak zazpi

Gure adimen laburraz nahi ditugu bertzeenak neurtu.
Larreko. Nabartzaleri, 1916

urr 5

Mami handiko

Posted by zazpiak zazpi

Uste nuen euskara nolabaiteko hizkuntza zela, ni letraduna izanik berehala nagusituko nintzaiola. Baina mami handiko hizkuntza dugu! Izugarri zuhurra, aberatsa bezain apaina!
Larreko. Monzon jaun euskaldunari, 1935

urr 5

Hemen bizi edo han bizi

Posted by zazpiak zazpi

Hemen bizi edo han bizi, Espainian ala Frantzian, gu beti euskotarrak, gu beti euskaldunak, guk nahi edo ez. izateari dagokiona ez daiteke ukatu edo aldaratu, ez dago gure baitan.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934

urr 5

Nere espainol egitea

Posted by zazpiak zazpi

Nere espainol egitea Espainiako gobernupean, Espainiako legepean bizitzea Espainiako beste edozeinek bezeinbat eskubide eta eginbide ditudala; hori da laterritasuna edo “ciudadanía”. Baina hortan akabo, hor ez dago nazionalitaterik. Abertzaletasuna edo nazionalitatea izatea heldu da odoletik, endatik, abizenetik, hizkuntzatik eta sorlekutik.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934

urr 5

Aberri bat borobiltzeko

Posted by zazpiak zazpi

Abertzaletasunean guk berexten ditugu odola edo enda, oroituria, sorlekua, hizkuntza eta ohiturak. Zer horiei bide emanez aberri bat borobiltzeko edo osatzeko.
Larreko. Euskaldun ona… euskaldun, 1934

urr 5

Naparrako nagusiak

Posted by zazpiak zazpi

Naparrako nagusiak hotz dagozi, nahiago dute euskeldunekin baino Madrid aldeko eta Aragoa aldekoekin kidetu.
Larreko. Nahas-mahas, 1918

eka 4

Erro biziena

Posted by zazpiak zazpi

Nola nahi ditugu gureganatu galdu genituen eskubideak, gure esku daukaguna alde bat uzten badugu? Nork sinetsiko gaitu gogo osoaz eta bihotz biziaz ari garela gure Herriaren alde, baldin hunen erro biziena eihartzera doalarik, higitzen ere ez bagara?
Larreko. Gure berri helarazleri agur eta hitz bat, 1916

eka 1

Aberriaren zimentuak

Posted by zazpiak zazpi

Abertzaletasunaren arabera ez bagara euskeldunak handitzen, ez ditugu gure aberriaren zimenduak ongi finkatuko.
Larreko. Ene maiteak, jo dezagun lehengo bideari, 1918

eka 1

Besoak uzkaldurik

Posted by zazpiak zazpi

Beti horixe izan da euskeldun gizajoen aztura, beren burua deusetzat hartu, deus ere ez dakigula erran, apal-apalak garela gaur, bihar eta beti, hala egon besoak uzkaldurik, egon, solas ederra aitona zarrentzat!
Larreko. Apal-apalak, ez apalegiak, 1916

eka 1

Etsai bizkorrena

Posted by zazpiak zazpi

Euskararen etsai bizkorrena izandu da irakaslea edo maistrua.
Larreko. Euskalerriko irakasleri eta hoken laguntzaleri, 1916

mai 6

Edana ez badago edo burutik

Posted by zazpiak zazpi

Euskelduna, edana ez badago edo burutik joana, ez da haserrekorra.
Larreko. Euskaraz biraorik ez daiteke, 1921

mai 6

Gure izate guzia

Posted by zazpiak zazpi

Ez dago gure izate guzia mintzoan bakarrik; odolean, kondairan, ohituretan eta betidanik izan duen esku eta zuzenetan.
Larreko. Zer ote gara gu, 1918

mai 6

Mintzoa zokoratuz geroz

Posted by zazpiak zazpi

Egiaki, betidanik, mintzoaz berexten ginen, erdaldun arrotzak deituz euskeldun ez zirenak: baina mintzoa zokoratuz geroz gero eta gehiago erdaldunagotu ginen zoritxarrez.
Larreko. Arana Goiri´tar Sabin, 1916

mai 6

Geuren buruak ongi ezagutu gabe

Posted by zazpiak zazpi

Hainbertze urtez eta mendez geuren buruak ongi ezagutu gabe egonak gara ustez Espainiako azken xokoa betetzeko gai ez ginela.
Larreko. Arana Goiri´tar Sabin, 1916

mai 5

Jakinduri guzia

Posted by zazpiak zazpi

Jakintsun izatea hori da: gauzak diren bezala ikustea, ez handiago ez tipiago, ez diren baino astunago edo diren baino arinago; hortan dago gizonaren jakinduri guzia.
Larreko. Liburuaren eguna, 1928

mai 5

Zozoa nor den

Posted by zazpiak zazpi

Nor da zozoa? Ene adiskide baten arabera: hitz askotan deusik erraten ez duena.
Larreko. Liburuaren eguna, 1928

mai 5

Bizpahiru orritan

Posted by zazpiak zazpi

Nik ez dakit zergatik bizpahiru orritan argi erran daitekeena ematen diguten ilunik eta berrehun orrialdean.
Larreko. Liburuaren eguna, 1928

mai 5

Liburu eta liburu

Posted by zazpiak zazpi

Liburu eta liburu bada bazterretan!
Larreko. Liburuaren eguna, 1928