abu 26

Ogi bako etxea

Posted by zazpiak zazpi

Bideetan jausten diran orbelek eta txori habia hutsek, ez deuste minik emoten. Baina ogi bako etxeak, bai.
Lauaxeta. Negua, 1931

abu 15

Etsairik gorrienak

Posted by zazpiak zazpi

Sarri entzun dogu andrak izan dirala euskeraren etsairik gorrienak. Egia ete? Baietz uste dogu. Baina orain abertzaletasunak eragiten badeutsoe, barriro eurak zabalduko dabe euskera gozoa.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931

abu 15

Emakumea

Posted by zazpiak zazpi

Erregina izaten da bere etxean aginduteko, baina jopua besteen esanak egiteko.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931

abu 15

Emakumeen laztanak

Posted by zazpiak zazpi

Abenda zahar honek emakumeen laztanak behar dauz, barriro gazte egingo bada.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931

abu 15

Emakumeen bihotza

Posted by zazpiak zazpi

Maitasuna barriz, ederren, garbien, mardul, lirain eta mardoen emakumeen bihotzetan dago.
Lauaxeta. Emakume abertzaleak, 1931

abu 15

Praka zaharra

Posted by zazpiak zazpi

Egin zaite baserritarra, izango dozu praka zaharra.
Lauaxeta. Lur langilleak, 1931

abu 15

Olak eta soloak

Posted by zazpiak zazpi

Olerkarientzako bakarrik maitagarriak dira soloak eta olak.
Lauaxeta. Lur langilleak, 1931

abu 15

Edo sekulan oinpeturik

Posted by zazpiak zazpi

Edo euzkoak batzen dira edo sekulan oinpeturik biziko dira.
Lauaxeta. Lizarrako batzarra, 1931

abu 15

Ez koldarrentzako

Posted by zazpiak zazpi

Jopurik jasan ezin daben itsasoa eta abenda, gogo indartsuentzako eginak dira, ez koldarrentzako.
Lauaxeta. Itsas bazterretik, 1931

abu 15

Barruko sua

Posted by zazpiak zazpi

Bertsolariek euren barruko sua agertzen dabenean, herria bizkor daroe.
Lauaxeta. Bertsolariak, 1931

abu 15

Txindi apur baten ordez

Posted by zazpiak zazpi

Ketan tximinia guztiak dagoz eta zerua estalduten deutse honeik. Lehenago Euzkadiko haranetatik argi ikusten zan ortze garbia, orain keak dana ilundu daroa ta langileek ezin ikusi dabe zerurik. Oletako burni hotsak ostenduten deutse kanpaiaren hotsa, otoi egiteko orduan. Ez zerurik eta ez otoirik, dana galdu dau txindi apur baten ordez.
Lauaxeta. Olak ikusten, 1931

abu 13

Sakon antza eta ezerez antza

Posted by zazpiak zazpi

Sakon antza daukan lelokeriak egitea ez da gauza gaitza. Zeruko hodeiak edo itsasoaren orroak gaitzat hartuz, berehala egingo geunkez ehun ahapaldidun olerkiak. Ezerez antza daukan gaia apainki erabiltzea dozu gaitzena.
Lauaxeta. Arrats bera-ri buruz, 1935

abu 13

Estetika berri bat

Posted by zazpiak zazpi

Edertasuna kopiatzeko begiak behar, itsu dan olerkariek amets tartean diraden ludiak bila dabilzki, eta euren aurrez aurre danari, kuku egiten diote. Ez dakit inork ohartarazi zigun, bainon Lizardiren olerki idaztiƱoak izen zoragarri du Biotz-Begietan. Estetika berri baten laburpena.
Lauaxeta. Lizardi olerkaria, 1933

abu 13

Ez da inoren morroi

Posted by zazpiak zazpi

Edertasuna ez da inoren morroi, ez eskola batekoen seme.
Lauaxeta. Erantzuna, 1932

abu 13

Euzkotarrek ez dakie

Posted by zazpiak zazpi

Holako olerkari bat agertzen danean, alde guztietan poza entzun behar geunke, baina lurralde honetan hots bat be ez dogu entzun. Negar egiteko lain. Olerkari bat Urtziren bezuza da, besteen pozgarri dan gizona. Baina euzkotarrek ez dakie zer balio dauan holako batek. Hemen olerkariak zorotzat edonork hartuko dauz. Gaurkoz Euzkadin ez eze Espainan be, Lizardi lako olerkariak ez dira izango bi. Geure elertizaleak poztuten dira? Ez dirudi. Ederminak barik, zizkimizka azkurak jo dauz.
Lauaxeta. Biotz-begietan, 1932

abu 13

Bilboko azoka zaharra ahaztu

Posted by zazpiak zazpi

Gizon jakintsua ei da Unamuno. Egia izango da. Berak idatzi dauan guzia irakurri izan dot eta astoa dalakorik ez dot uste. Orain baina, elgorria sortu ei jako. Erderaganako elgorria. Artega dago gizona. Bai-bai, euzkotarra odolez dan arren, gogoak ihes egin deutso. Salamancako uri zaharrera ihes egin. Bilbaoko azoka zaharra ahaztu jako.
Lauaxeta. Ikaskuntza, 1931