urr 14

Ez gira hortan

Posted by zazpiak zazpi

Munduko gizon guziek onart balezate morala bera, denen artean munta balezate indar armatu bakar bat, morala horri jarraikiko liezken auzitegien zerbitzuko, orduan segur gerla baztertua litake edo bederen gutitua. Bainan ez gira hortan eta ez goatzi hortarat.
Piarres Larzabal. Nere mendixkatik, 1999

Abe 15

Ez gaitu maitasunak

Posted by zazpiak zazpi

Ez gaitu maitasunak batzen, ikara larriak baizik.
Horregatik natzaio agian leial aberri dohakabe honi.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Aberria, orain

Posted by zazpiak zazpi

Eta aberria, orain
lotsaldi eta erorka guzien izendapen zait.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Beti besterena

Posted by zazpiak zazpi

Hitz soil bat zeralako
poetek asmatua
zorionik asmatzen
ez zekitelako
denona zeralako
ezer ez zeralako
maite zaitut zorion
beti besterena.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Cainen mezuak

Posted by zazpiak zazpi

Herri dohakabea
gu denen herria
besterik izan ez ta
hain baita gurea,
hain gorrotagarria
hain zentzugabea
hil nahiago duena
bizi izan baino,
ekaitzek ingurua
jan diotelarik
Cainen mezuetan
irriz erortzeko.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Amets betezko loa

Posted by zazpiak zazpi

Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi bila
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak,
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
Xabier Lete. Urrats desbideratuak, 1981

Abe 15

Gezur eta egia

Posted by zazpiak zazpi

Nafarroa, arragoa
sua eta ura
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Xabier Lete. Bigarren poema liburua, 1974

Abe 15

Oroitzapen besterik ez

Posted by zazpiak zazpi

Sagasti eder, sagasti zuri
inguma-atsegintoki iduri…
O, Lizardi!
Dastatu huen agian hik
lehen lore goiztar haren eztirik?
Gure aspaldiaren lore zuriak
oroitzapen besterik ez dituk.
Oroimenean zeudek hilik.
Xabier Lete. Bigarren poema liburua, 1974

Abe 15

Lur zabala eremu

Posted by zazpiak zazpi

Begiak lehorrak daude
etorkizunik ez dago
lur zabala eremu da
ez dutenentzat.
Xabier Lete. Bigarren poema liburua, 1974

Abe 15

Hala ere

Posted by zazpiak zazpi

Hala ere, gelditu egingo naiz.
Hala ere, hau nere lurra da
hemen dago
gure etxe bakarra.
Xabier Lete. Bigarren poema liburua, 1974

Abe 15

Noiz izan behar zera

Posted by zazpiak zazpi

Herria, herria,
hain zahar eta hain berria,
noiz hautsi behar dezu
katearen legea,
noiz izan behar zera
zure etorkizunaren jabe
nausirik gabea.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968

Abe 15

Momentuko lore

Posted by zazpiak zazpi

Zoriona,
momentuko lore,
ez zera frutu iraunkorra.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968

Abe 15

Gogorra izango da

Posted by zazpiak zazpi

Ai, poeta!
Gogorra izango da zuretzat
Askatasun Eguna.
Xabier Lete. Egunetik egunera orduen gurpillean, 1968