Abe 24

Gure mintzoz zehazki

Posted by zazpiak zazpi

Euskeraren landu beharra hain da haundia, ez baitugu arkitzen, maiz, arrunt samarreko sailetan ere, gere mintzoz zehazki dazalkegunik.
Xabier Lizardi. Bide berriak?… Bide guztiak?…, 1932

Abe 24

Norbere zale eta joera

Posted by zazpiak zazpi

Elerti gaietan ez da biderik zuzenena norbere zale eta joeratik aterata ibilaraztea.
Xabier Lizardi. Bide berriak?… Bide guztiak?…, 1932

Abe 23

Maratila huts

Posted by zazpiak zazpi

Erderaz ari beharra bidezkotzeko asmatzen ditugun guziak maratila huts dira, eta ez arrazoi.
Xabier Lizardi. Elkar bidean, 1930

Abe 23

Bereizalde

Posted by zazpiak zazpi

Euskera da gure bereizalderik nabariena.
Xabier Lizardi. Euskara andiki soñekoz II, 1930

Abe 23

Elkarrenganago

Posted by zazpiak zazpi

Askoz ditu elkarrenganagotuko gizon biok bion euskerak, zalduna, erderaz ari dala, nekazari jazteak baino.
Xabier Lizardi. Euskera andiki soñekoz II, 1930

Abe 22

Ez dezala inork

Posted by zazpiak zazpi

Ez dezala inork Euskal Herriaz esan behar izan: “Hemen datza bere burua hil zuan herria, are bizi izateko dina kemen izan ez zuan herri ergel lotsagarria!”.
Xabier Lizardi. Arrasateko Itzaldia, 1930

Abe 22

Ibai txiki

Posted by zazpiak zazpi

Bada, nik, nahiago det ibai txiki izan, baina ene urak neronek itsasora eramateko jabe, eta ez nere izena ta nere izana galdu, ibai haziago bati nere burua eman beharrez.
Xabier Lizardi. Arrasateko Itzaldia, 1930

Abe 22

Euskal Herria ez dute

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herria, inork noizdanikoa dan ez dakigun herri hau, ez dute, ez zaharraren sitsak jango, ez haizeen indarrak botako, ezta ere irentsiko itsaso amorratuak!
Xabier Lizardi. Arrasateko Itzaldia, 1930

Abe 22

Exkaxagorik

Posted by zazpiak zazpi

Gizakumea baino exkaxagorik ez da ezer munduan.
Xabier Lizardi. Arrasateko Itzaldia, 1930

Abe 22

Jakinbide egin ez degulako

Posted by zazpiak zazpi

Euskera ez da, nabarbenki, okerbide, jakinbide egin ez degulako; ez degu egin jakinbide zuzen eta ez makur.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Egiaren ogiz

Posted by zazpiak zazpi

Bazka dezagun behin-betirako gogo euskeltzalea egiaren ogiz eta ardoz.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Aberkoi usain

Posted by zazpiak zazpi

Aspaldiko mendeak barrena gehiegi bazkatu ditugu geren gogoak aberkoi usainezko gezurrez.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Ez dio barkatuko

Posted by zazpiak zazpi

Gezurrak liluratuta bizi danak bere buruaz uste ditzake hainbat gauza eder; egiak, ordea, egia errukigaitzak, hesiko du gau eta egun, eta ez dio barkatuko harik eta zapaldu arte, birrindu arte.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Atsegin bada, areago

Posted by zazpiak zazpi

Gezurra beti da gal-zori; atsegin bada, areago.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

Abe 22

Hamar mila pezeta zikin

Posted by zazpiak zazpi

Gu, ludiko ukabilketa txapela etxera usterik hain harro gabiltzanok, euskerari “hil ala biziko” azken borrokarako hamar mila pezetako sakela, poltsa, eskeintzeko ez gera gauza…
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Ez da ziri makala

Posted by zazpiak zazpi

Aspaldidanik, larru mehezko jatorri agiria erakusten baino harrokiago, hor goazkizu esaten hitzez laburtxoak gerala, baina egitez, ordea? Egitez lukaika baino luzeagoak!… Hau ere ez da ziri makala.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Gure eginmena

Posted by zazpiak zazpi

Gere euskotasuna, gere euskeltzaletasuna, eta ahal dakit nik zenbat ziri gehiago, ezpain artoberootan maiz darabilzkigu; baina, begira ez dezaion inork gure eginmenari dei egin.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Izanaren arloteria

Posted by zazpiak zazpi

Hauxe badakigu: izana, ustearen aldean, ustel ohi dala. Izanaren arloteria, ordea, askoz dezu areago euskel ametsen ondoren.
Xabier Lizardi. Ez sari eta ez eskupeko, 1929

Abe 22

Ertilanik ederrena

Posted by zazpiak zazpi

Euskerari ele landuen artean toki txukun bat jadestea: horra guretzat egundoko ertilanik ederrena.
Xabier Lizardi. Bergara 1930′gna, 1929

Abe 22

Tokia ukatu

Posted by zazpiak zazpi

Eusko gogamena edestia zehar txiro agertua, euskerari zor zion tokia ukatu diolako ez ote?
Xabier Lizardi. Bergara 1930′gna. 1929

Abe 22

Ezetsiena

Posted by zazpiak zazpi

Guk geronek ezetsiena: gure hizkuntza, euskera… Bitxi jaukal hori, eroek baino areago, guk lurperatu nahi-beharra!
Xabier Lizardi. Bergara 1930′gna, 1929

Abe 22

Urte gutxien aukera

Posted by zazpiak zazpi

Gure gaizkakundea ala hondamendia, urte gutxien aukera baita, ez dago asti galtzerik.
Xabier Lizardi. Andoain ondoren gogoetak, 1929

Abe 22

Izan balitu

Posted by zazpiak zazpi

Gizaldiak zehar, apaizak ez beste lagun eta aurreratzaile izan balitu euskerak, hobekixeago legoke gaixoa!
Xabier Lizardi. Andoain ondoren gogoetak, 1929

api 8

Zurikatzeari ez-emanak

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldunok hain baikera alkar zurikatzeari ez-emanak, gutxitan inork eskeiniko digu, hemen, nekatuaren suspergarritzat, ederretsi-hitztxo baten gozoa bederik.
Xabier Lizardi. Gure baratzatxoa, 1930

api 8

Edermina

Posted by zazpiak zazpi

Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakegu are bizigabeak ere ederminik badutela… Ez al da harria, bere burua edertu beharrez, haitzurdin bihurtzen?
Xabier Lizardi. Bergara, 1930gna., 1929

api 8

Alderdi ustelak

Posted by zazpiak zazpi

Euskera Jainkoaren aho-mihineko hizkuntza bereiz bat dala uste izaten degu: beti-garbi bat, herdoilezin bat; eta ez dakigu, guk hain errez egotzitako alderdi on horiek ustelak dirala eta gure zabarkeria zaharraren ume, euskera ez landuak sortu ditula.
Xabier Lizardi. Egia ikus dezagun, ama, 1930

api 7

Jantzienen eritasuna

Posted by zazpiak zazpi

Gure anaia hauen artean, mugaz honunzko alderdiko euskaldunen eri berberari ohar natzaio. Burujantzienak, jakitez ertenenak, euskeraz ahal duten gutxien ari izaten dira, nahiz jardungaia erreza izan…
Xabier Lizardi. Donapaleura joan-etorria, 1929

api 7

Odol zaharrez

Posted by zazpiak zazpi

Zertarako herri ertiarekiko batzarre bat?… Ea esan horren helburua… Hona. Gaurko erti landuagoa, nahasiagoa, guzitikagoa, odol zaharrez bizkortzea, asaben etxeko hats beroaz kutsatzea. Erti zuhaitz berria antzin-hezeaz bazkatzea; lehengo errotiko muskilez behar baitu herri bakoitzak bere ertia berritu, nahiz inongo txertorik ere edergarritzat hartu.
Xabier Lizardi. Bergarako itzaldia, 1930