urt 2

Literatur ezik

Posted by zazpiak zazpi

Nik hizkuntza eli bat ikasi ditut, hizkuntza zale naiz eta; baina ez batean ez bertzean ez dut gure euskara bezalako literatur ezik aurkitu.
Jon Mirande. Andima Ibinagabeitiak egin elkarrizketa, 1953

urt 2

Olerkaririk garaienak

Posted by zazpiak zazpi

Niretzat Englandekoak dira olerkaririk garaienak. Ez dakit hizkuntazk egin dituen poeta, ala poetek egin duten hizkuntza.
Jon Mirande. Andima Ibinagabeitiak egin elkarrizketa, 1953

api 16

Zahartzen eta akitzen

Posted by zazpiak zazpi

Frantzitarren ariora demokraziaren amets urdinekin lokartzen den herriak zahartzen eta akitzen ari dela emaiten du ikusterat.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953

api 16

Anarkistak gara…

Posted by zazpiak zazpi

Mark Legazek dioenez, anarkistak gara… Nire ustez, haatik, atzerritarrek dute anarkismo galgarri honen hazia gure baitan erein, Euskal Herri elkartu eta indartsu baten beldur zirelakotz.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953

api 16

Lehen etsaiak

Posted by zazpiak zazpi

Gure herria maite ukan arren halaz ere maitarzun horrek itsutu ez bagaitu, guhaur izan garela maiz lehen etsaiak aitortu beharko dugu.
Jon Mirande. Euskaldungoaren etsaiak, 1953

api 16

Ez dira askeago

Posted by zazpiak zazpi

Demokraziek gudua irabazi dute, bainan heietan igurikipen jarri eta heien aldamenean gudukatu zuten euskaldunak ez dira horregatik askeago.
Jon Mirande. Euskaldun gudu-zalduntza baten beharkiaz, 1952

api 16

Abstrakzino huts bat

Posted by zazpiak zazpi

Sendia bada herri baten oinarria, herriak dira Europaren oinarriak, eta inor herritar on izan ez baititeke beraren senitartea ukatzen badu, halaber inor ezin izan diteke europar on bere herritasuna ukatzen badu. Herririk gabeko Europa bat abstrakzino huts bat baizik ez litzake, haragi eta odol gabeko iratxo bat.
Jon Mirande. Euzkadi eta Europa, 19??

api 16

Aurka batzen dira

Posted by zazpiak zazpi

Optimista dendagaitzek barka bezaidate bainan gizonak beti zerbaiten edo norbaiten aurka batzen dira, ez zerbaiten edo norbaiten alde, eta munduko gizon guztiak batuko lirake beharbada etsai komun bat gerta balekie, beste mundu batetik etorria edo, ez ordea bestela.
Jon Mirande. Euzkadi eta Europa, 19??

api 16

Aurrerapen egiteko

Posted by zazpiak zazpi

Zorionezko da kritikatzaile egiazko bat atzeman duen idazlea, hori baitu bere langintzan aurrerapen egiteko bide bakarra…
Jon Mirande. Ene artikulu baten “kritika”ren ondotik, 1962

api 16

Aberri Oinpetuen Alkartza

Posted by zazpiak zazpi

Ene gardiz, Paris hau toki egokia genuke horrelako “Aberri Oinpetuen Alkartza” edo liga bat eraikitzeko, ugari baitaude hemen minoritate gutiz gehienetako semeak. Oraindanik, eusko abertzaleak harremanketan sartzera saiatu behar lirake horiek guztiekin, herri arteko batzaldiak antolatuz, bai eta, eginkor balitz, aldizkaritxo bat argitaratuz ere, herri arteko alkar laguntza berri horren adierazle litzakeenik.
Jon Mirande. Abertzaletasunaren inguruan, 1953

api 16

Ezer ez dezakegu itxaro

Posted by zazpiak zazpi

Benetan diot: herri handi baten edo besten jarri zituzten itxaropenak utzi beharko dituzte eusko abertzaleek; herri handiengandik ezer ez dezakegu itxaro.
Jon Mirande. Abertzaletasunaren inguruan, 1953

api 16

Horrek ez du erran nahi

Posted by zazpiak zazpi

Hebraieraren salbamenaren baldintzak ez ditugu ordea Euskal Herrian erideiten, eta gure herriak inoiz ere libratzen baditu lokarriak erdaldunen uztarritik, horrek ez du erran nahi “ipso facto” euskara salbaturik datekeenik.
Jon Mirande. Irlanda, haren egoera eta egungo estatua, 1954

api 16

Oro ezin eduki

Posted by zazpiak zazpi

Lehen hain ugari izanik, gaur egun ia inork ez badu laminik topatzen, hori ez al da ohiturazaleek (tradiziozaleek) aipu duten “munduaren gotortzeak”, munduaren aurreratzeak, ekarritako ondore bat? Egia da demokrazia eta atomoaren fisika ere ekarri dizkigula… Oro ezin eduki dezakegu.
Jon Mirande. Gizalekoreko izateak euskaldunen eta kelten folkoretan, 1952

api 16

Erautsi bide zituzten

Posted by zazpiak zazpi

Beharbada ere, gure nausi tenporal eta izpiritualek indarrez erautsi bide zituzten euskaldunen gogo-bihotzetatik paganu usain gehiegi zeukaren herri sinespenak…
Jon Mirande. Gizalekoreko izateak euskaldunen eta kelten folkoretan, 1952