Abe 30

Zerbitzari egokiak

Posted by zazpiak zazpi

Egun batez, asmoek atxemanen dituzte beharbada zerbitzari egokiagoak.
Telesforo Monzon. Langosta baten inguruan, 1960

Abe 30

Lokatzetan sartua

Posted by zazpiak zazpi

Belar-gurdi bat ekartzeko asmoz ateratuak ginen etxetik. Eta horra: gurdia basan sartu. Gaua etorri zitzaigun eta, idiketara joan beharrean, hasi ginen predikatzen: bide hobeak behar omen ziren munduan egin! Hogei urte igaroak dira geroztik. Bideak ez dituzte antolatu. Eta gure belar-gurdia hantxe dago beti: lokatzetan sartua.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959

Abe 30

Guretik ari

Posted by zazpiak zazpi

Gure baitan bagaude, gure baitaz ariko gara ere. Eta horixe behar genuke euskaldun abertzaleok; gurean egon eta guretik ari. Bestela, leiho ondoan jarrita bizi behar bagara beti, auzoak bai jorratuko ditugu ongi baina… etxeko artoak ez.
Telesforo Monzon. Belar orga lokatzetan, 1959

Abe 30

Gereziak eta Eibarko sozialistak

Posted by zazpiak zazpi

Aspalditik jakina baita: gorrietan, gereziak eta Eibarko sozialistak omen euskaltzale bakarrak.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 30

Ola handi ilun

Posted by zazpiak zazpi

Kaletar langileok ikusi izan al dituzue inoiz, hiri nagusietan eta, beren ola handi ilun haiei amodioz begira? Maitasunik gabeko lan hura ez al duk gizontasunaren etsai?
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 30

Egiazko abertzaletasunik

Posted by zazpiak zazpi

Lurrarenganako maitasunik gabe, ez da niretzat egiazko abertzaletasunik.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 30

Lurrarekin bat

Posted by zazpiak zazpi

Etxe, ontasun, baserri bakoitzeko lurrek ere badutela beren hizkera. Beren hizkera berezia. Norbere baratzekoarena duk eder. Lurrarekin gizonak bat egiten dizunean, gizona lurrari bezain beharrezkoa izaten baitzaio bere lur hura gizonari.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 30

Bakoitzari bere hizkeraz

Posted by zazpiak zazpi

Bakoitzari bere hizkeraz egiten diola lurrak, egia hutsa. Guri euskaraz noski.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 30

Hitz handi harrook

Posted by zazpiak zazpi

Hitz handi harrook: Panteismo-ta, Parlamentarismo-ta, Existencialismo-ta horiek izitu egiten naute ni. Izitu ta nahasi zeharo. Ez baititut aditzen. Ez baitiet itxurarik hartzen. [...] Holako hitz handi gutxiago balira, ez lirateke beharbada gizonen artean horrenbeste denboragaltze ta borroka ibiliko.
Telesforo Monzon. Lurraren mintzoa, 1953

Abe 29

Egonean egon

Posted by zazpiak zazpi

Ameriketara joaten diren zenbait euskaldunena: han direla hona nahi, ta hemen direla hara behar. Hitz batez: bidean ondoen. Eta nik bidea ez ba maite. Zuhaitzarena baita nire zorion-legea ere: egonean egon.
Telesforo Monzon. Bergarako jaiak eta Lapurdiko lusagarrak, 1952

Abe 29

Beldur pittat

Posted by zazpiak zazpi

Egun ene bizitzan barna ikusi behar izan ditudanak ikusirik, hartzen hasia naiz konfesatzen omen diren zonbaiti ere beldur pittat.
Telesforo Monzon. Apeza nola ezagutu dudan, 1951

Abe 29

Ez legerik ederrenak

Posted by zazpiak zazpi

Ezkilak ez ditu legeak egiten. Baina bai ohiturak. Eta Herri bati usaia onak zaizkio balio: ez legerik ederrenak.
Telesforo Monzon. Apeza nola ezagutu dudan, 1951

Abe 29

Zail eta beharrezkoenak

Posted by zazpiak zazpi

Herriaren etorkizunari begira, gazte ta zaharren arteko hartu-emanak dira, ene ustez, zail eta beharrezkoenak antolatzen. Beti ezpainetan dabilzkigun nagusi ta langileen arteko gorabeherak bezain zail eta beharrezkoak. Hauek baino, elkarrengandik urrunago bizi baitira askotan haiek.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951

Abe 29

Zahartzen ikastea

Posted by zazpiak zazpi

Gizonak ikas litzakeenetan, zahartzen ikastea litzaiguke ederren. Ez da ikasgai gorenagorik.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951

Abe 29

Zahar etsi ezinak

Posted by zazpiak zazpi

Gizonen elkarganako gorrotoetan, zahar etsi ezinak gazteari diona ere ez da makalena.
Telesforo Monzon. Cecile Sorel eta Borda-Zuriko amatxi, 1951

Abe 29

Atxiki ditzagun

Posted by zazpiak zazpi

Bertzeen legepean gaurkoz bizi behar izanagatik, atxiki ditzagun azkarki gure ohitura zaharrak. Euskal Herrian noizbaiten euzkotarrek agindu behar badute, Ohiturazahar iturritik edan ahal dezaten gure orduko lege berriek. Lehendanik gabeko legeak, ez baitu geroko luzerik izaten.
Telesforo Monzon. New Yorkeko Miss Griffing eta Bergarako Kasimira, 1951

Abe 29

Bortitzagoak ere

Posted by zazpiak zazpi

Ez nator ni, beraz, mota guzietako langileen alde eginak diren lege berri eder horien aurka. Egin beharko dira bortitzagoak ere. Ta ez izutu: lege horiek izitzen bagaituzte, Jainkoaren aginduak gaitu izitzen.
Telesforo Monzon. New Yorkeko Miss Griffing eta Bergarako Kasimira, 1951

Abe 29

Lege berri onak

Posted by zazpiak zazpi

Lege Zaharraren adiskiderik itsuena izanagatik, aitortu beharra dut leialki: badira lege berri onak ere. Ta hauxe esango nuke gainera: ezkertiarrei dizkiegu mundutarrek zor, lege berririk txarrenak eta… hoberenak ere. Hoberenak ere, bai jaunak!
Telesforo Monzon. New Yorkeko Miss Griffing eta Bergarako Kasimira, 1951

Abe 29

Uxatua izan denak

Posted by zazpiak zazpi

Norberaren etxetik uxatua izan denak ongi ikasia baitu, harriari ere gizonak behar liokeen maitasunaren berri.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951

Abe 29

Aski dakik

Posted by zazpiak zazpi

Gure esaera zahar hura, ??Aski dakik bizitzen badakik?, honelaxe ere erran baitzitekeen: ??Aski dakik maitatzen badakik?.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951

Abe 29

Sakela aberatsa baino

Posted by zazpiak zazpi

Zabal ditzagun bai zuzenago, gizonkiago, munduko ontasunak. Goazen bide horretatik urrats luzez. Baina… ez dezagula hauxe ere ahantzi: aberatsagoa duk bihotz aberatsa, sakela aberatsa baino.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951

Abe 29

Haurren irakasle

Posted by zazpiak zazpi

Haurren irakasle oro, behar lirateke olerkari izan: hartarako ez da bertsoak egiten ibili beharrik.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951

Abe 29

Bizitzearen berri

Posted by zazpiak zazpi

Herri txiki, herri kozkor, zuek gizonaren lagun! Hirian sortuak ez daki bizitzearen berri.
Telesforo Monzon. Gure ??parasolaren? ibilketak, 1951

Abe 29

Zoro eroagorik

Posted by zazpiak zazpi

Beldurra! Ez da berau baino zoro eroagorik.
Telesforo Monzon. Moskutxo ta Washingtontxo, beldurraren gorabeherak, 1950

Abe 29

Arrastaka karriatzen

Posted by zazpiak zazpi

Gogoan dut, Bergaran mutikoak eskolara nola eraman behar izaten zituzten. Irakasleari beldur, eta eskolan aspertzeari beldurrago, arrastaka karriatzen zituzten, askotan, mutiko gizajo haiek eskola-ateraino. Haien oihu ta ostikoak! Infernuak ez zuen, ume errukigarri haientzat, herriko eskola baino iduri antzekoagorik.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizune eta inguruak, 1949

Abe 29

Nola hobekixeago bizi

Posted by zazpiak zazpi

Hobe dugu, beraz, txarto bizi direnengatik gaizki esaten ibiltzea baino, mundu honetan nola hobekixeago bizi litekeen erakusten saiatu.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizune eta inguruak, 1949

Abe 29

Egiatik hurbilago

Posted by zazpiak zazpi

Badira paper zahar eta harri zaharretan gu baino ikasiagoak; batzuek jakin, bertzeek senti… nortzuk bietatik egiatik hurbilago?
Telesforo Monzon. Donibane Lohizuneko eliza, 1949

Abe 29

Abesten entzuki

Posted by zazpiak zazpi

Donibaneko eliza barnean egiten diren elizkizunetan, Herri osoari abesten entzuki nagoela, Frantziako Errege ta Espainiako Inpantaren ezteiak ??sinetsiko al didazue??? ez zaizkit, egia esan, askotan burura etortzen. Izaten du gure barneak beste zertan ari.
Telesforo Monzon. Donibane Lohizuneko eliza, 1949