api 12

Zabal gelditu zaio

Posted by zazpiak zazpi

Hura eta ni eta zu eta San Tomas eginik ere, Jaunaren eskua ez zan kakotu, zabal gelditu zaio gizon haundiak egiteko.
Orixe. Eusk, Euskadi, 1951

api 12

Adiskideago

Posted by zazpiak zazpi

Platon adiskide, Arana adiskide, bainan egia adiskideago.
Orixe. Eusk, Euskadi, 1951

api 11

Buru-bihotzean

Posted by zazpiak zazpi

Kultura horrek salbatuko gaitula? Gizabidea behar degu, giza-lantzea, nahi dezutena; bainan buru-bihotzean lantzea.
Orixe. Arnas (III) irakurriz, 1960

api 11

Grezista handi hura

Posted by zazpiak zazpi

Ez neri aipatu grezista haundi hura filosofo bezela.
Orixe. Arnas (III) irakurriz, 1960

api 11

Aski haur beti

Posted by zazpiak zazpi

Haurra gizon da beure kaxkarrean, badu norbaitasuna; gizona, berriz, aski haur beti.
Orixe. Arnas-en berri laburra, 1960

api 11

Jaungoikoa gizalegearen aurka?

Posted by zazpiak zazpi

Apaizak ez dezala jardun, behinik behin, herriari bizkarra emanez. Gure Jaungoikoa gizalegearen aurka ote dago?
Orixe. Arnas-en berri laburra, 1960

api 9

Herriak ez bezala

Posted by zazpiak zazpi

Herri euskera ikastea on da; baina horrez gainera, erabili dan gaietan nola erabili ikastea on da; baina horrez gainera, erabili ez dan gaietan nola erabili ikastea batere ez okerrago. Herri euskera, bai, nahi dan guzia, baina herriak ez bezala erabilia.
Orixe. Paul Gurenaren eskutitzak, 1958

api 9

Guztien ikasle naiz

Posted by zazpiak zazpi

Zenbaitek politika zikina egiten dute euskeraren inguruan. Nere politikakoa ez bada, tirrit horri. Euskeraz idazten dan guzia, irakurri egin behar genuke. Nik ikasi egin dut Eusko Gaztediko ikasleengandik, bai eta karlistengandik, bai eta komunistengandik, bai eta herriarengandik. Guzien ikasle naiz, eta oraindik ikasteko nago.
Orixe. Paul Gurenaren eskutitzak, 1958

api 9

Itsu ez banago

Posted by zazpiak zazpi

Ni oso itsu ez banago, beste aldeko horiek oso itsu daude.
Orixe. Markiegi zana, 1950

api 9

Besteri erraza da esaten

Posted by zazpiak zazpi

Besteri esaten errez da “Ez dezazula hola idatzi”. Norberak egin behar dunean dira izatekoak.
Orixe. Markiegi zana, 1950

api 9

Min emaiten didana

Posted by zazpiak zazpi

Ez dit minik emaiten txarrantxa, subeatsa, garbak, harilkia, matazorea, ardatza, txoratila eta gainetiko horiek alde egin izateak, horiekin alde egin duen euskal bizitzak baino.
Orixe. Iruleak, 1935

api 9

Zentzuzko gizona olerkari

Posted by zazpiak zazpi

Nola diteke, esan zidan behin Kizkitzak, Lizardi bezelako zentzuzko gizona, olerkaria izatea? Horrexegatik bada, esan nion: idurimenaren eta bihotzaren jardunean zentzuz eta aukeraz jokatzen duelako.
Orixe. Lizardiren azken olerkiak, 1933

api 9

Soinekoan zikin bat

Posted by zazpiak zazpi

Nik nere anaiaren bati, agerira atera behar eta, soinekoan zikin bat ikusiko banio, anaia ona al nintzaioke hura ez kentzearren, besteen parragarri utziko banu? Ez det halakorik egin nahi. Hor ahopetik ari diranak ez zaituzte nik baino maiteago. Nik, bihotza zerbait bihurritu behar eta ere, esango dizkizuet neri makar iduri zaizkidanak.
[Orixe. Euskal eusko-olerkiak, 1932

api 9

Hasi berri gara

Posted by zazpiak zazpi

Hasi berri gara, eta lehenbizikotik ezin egin dugu besteek hainbat laster. Esan bezate nahi dutenek basati garala, zozo garala, gure mintzoa ez dela sukalderako eta ukuilurako baizik: ez gara izutuko. Lehenbizikoz etxetik ateratzean okerrik eta oztoporik egin badugu, jaikiko gara; ibiltzen hasitakoan oinpea bigun-eta, min baldin badugu, gogortuko zaigu. Atzenik, biziko da gure euskera: ez galduko gure herri hau.
Orixe. Eusko olerkitzaz, 1921

api 7

Basa-jendea

Posted by zazpiak zazpi

Uri haundietan bizi zan jendeari, uri-jende esaten hasi ziran: astys, civilis. Geroxeago maltzur, astuto. Herri-jende xumeari basa-jende esatea ez dago ongi, baina gaurko egunean, baserrietan bizi dan jenderik ankerrena uri-jenderik gehienak baino gizabide haundiagokoa iruditu zait. Baserritarra naiz, uri haundiak ikusi ditut, ez det ordea ikusi gure baserritarrak bezain gizabidezko uritarrik.
Orixe. Gizabidea, 1950