api 12

Nahi baduzue

Posted by zazpiak zazpi

Baldin gutizios bazarete loriaz aberasteko, eskoletako urre meatzetan enplega, eta trabaila zaitezte.Baldin desiros bazarete ohorearen zelai eder, eta zabaletan pasajetan ibiltzera, har zazue estudioaren karrosa. Baldin nihor kausitzen bada zuen artean estimuaren egartsuaz sekeriatua dagoenik, laster egin beza eskolako iturrira, handik aterako tu egiazko estimuaren usin hondargabeak, xirripa, eta ibai usintsuak.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718

api 12

Suaren bazka

Posted by zazpiak zazpi

Hala nola suaren bazka baita olioa, manera berean alferkeriarena da gaztetasuna.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718

api 12

Bi arma diferentez

Posted by zazpiak zazpi

Jakintasuna eta enorantzia baliatzen dira bi arma diferentez. Batak darabila nekea eta trabailua, bertzeak aisia eta alferkeria.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718

api 12

Ohorerik handiena

Posted by zazpiak zazpi

Gizonak munduan ardiets ahal dezaken aberastasunik eta ohorerik handiena baita jakintasuna.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718

api 12

Bereziki euskaldunak

Posted by zazpiak zazpi

Jende gazteak, eta bereziki eskualdunak, bere baitarik emanak baitira gudura, eta gatazkara.
Sarako Etxeberri. Eskual Herriko gazteriari, 1718