Abe 23

Zer besterik idatzi

Posted by zazpiak zazpi

Idatzi ere zer besterik idatzi genezakeen arrenkura eta antsia baino?
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Kristau demokrazia

Posted by zazpiak zazpi

Zinezko katolikook lotsa honetxek erretzen gaitu, Jesus: orain arteko katoliko nazioetan ez dugu sekula kristau demokrazia jator bat ukan.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Anaitu beharra

Posted by zazpiak zazpi

Ez dakizu zenbaterainoko tristura damaidan euskaldunon artean ezin elkar konponduak. Martiri mardul narorik baditu jadanik aberriak edo euskal askatu beharrak, baina konbibentziak edo euskal anaitu beharrak? Oraindik ez, nik dakidanik. Bi milioi besterik ez gaituzu euskotarrok, eta oraindik, arerioei buruz, ez dugu sekula ikasi izan bat hartzen.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Francisco Franco

Posted by zazpiak zazpi

Paparrez papardoa dirudi eta litzateke; koipez eta lirdingaz, martsopa… Nolanahi ere behintzat, museo gela batean gordetzea merezi luke, bere ahoko amutik zintzilik, gorazarre hitzokin: “Gernika erre genuenok ez dugu aberria aipatzeko eskubiderik”.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Goibelaren goibelak

Posted by zazpiak zazpi

Salaberryren, Azkueren, A. Donostiren doinu bildumak tonu txiki dei beharrekoz gainezka dauzkagu. Ezin ba, besterik nahita ere, Euskal Arimak. Dantza zortzikoetan beretan, alaitu beharrez gotilunak hartzen gaitu eskuarki. Zeru goibelaren goibelak lausotzen edo gandutzen dituela esango litzateke gure enparantzetako trikiti eta irrintziak. Bai gutxitan eguzki giro gure erromeriek, ez gehiagotan txistularien saioek!
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

abu 14

Barka guri

Posted by zazpiak zazpi

Antzinako azteka, inka, guarani, txarru dohakabe haietxena, indio zirala-eta beste gabe erremata ohi zituzten haietxena, izan behar du nonbait gure jokabideak eta arrengak: bizirik edo erdi-bizirik uzten gaituztenen esku “zabala” munkatu, munkatu eta mihaztatu zakurkiro, eta eskerronez jarraitu gere biziko otoitzean atertzeke: “barka guri euskaldun izana”.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 8

Hezurmamitzen dugunok

Posted by zazpiak zazpi

Gaurko Euskal Herri Osoa ez dugu zuk eta nik soilki hezurmamitzen, ez, integrista jauna, baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek nahiz komunistek, Espainiazale nahiz Frantziazaleek, katolikoek nahiz bestelakoek, ondratuek nahiz lapur likiskume eta beste barrabasek, baita horietxek ere zoritxarrez, baita gure artean hain gutxi ez diran pellokirtenek ere, euskerazaleek eta erderaz jarduleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta ez dugunok, guziok.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 8

Amor eman behar

Posted by zazpiak zazpi

Guziok bat! Hala hots egiten zaigu aspaldion. Horratx gaurko euskaldunon helburu eta beharkizun gorriena. Hortarako ordea anaia arteko tikimikiei amor eman behar lehendanik eta tolerantzi gehiena ukan behar lagun urkoekin: honatx, nerantzuke nik, lehenbiziko urratsa. Lehenbiziko urrats hau gabe huts genuke beharkizun hura, “Guziok bat!” hura.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 8

Abendaren hatsa

Posted by zazpiak zazpi

Ez dedila beraz mintza gure baitan setakeria, ez hainbeste kalte dagigun politika sakabanatzailea. Mintza dadila Abendats, euskotar guziok barru-barruan daramagun eta bakoitza bakoizki tauparazten gaitun Abendats.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 8

Jarrai gure gaitzean

Posted by zazpiak zazpi

Inor guzien aburuak irabazi zain bagaude, jarrai dezagun ezer idazteke, jarrai gure gaitzean.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 8

Alarguntza itunena

Posted by zazpiak zazpi

Guk ez dugu ezagun izan eztairik, alarguntza itunena baizik. Ez, errepublika aldiko askatasunik. Ez, euskaltasunaren orduko berpizkunderik, hilobi beltzaren zemaia eta hotzikara baizik.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956

api 7

Ez zuk eta ez nik

Posted by zazpiak zazpi

Hontan edo hartan zurekintxe ez pentsatzeak barru-barruko euskaltasuna ukatzen ez dula behingoz jakinarazteko, jakinarazi eta, beharrik, ondo gogoan josiarazi; bestela neu ere, zurekin integrismu hortan bat ez natorrenez gero, ez bainintzateke bilakatuko euskaldun. Euskaltasun Osoa, ez zuk eta ez nik, baizik guziok osatzen duguna dalako, guziok baldinbaite, nor gere egia eta on apuñoz.
Salbatore Mitxelena. Unamuno ta Abendats, 1956