Abe 24

Listoak garelakoan

Posted by zazpiak zazpi

Oraingo eraikitzaileak momentuko premiei eta irabaziei begira itsu-itsuan ari dira. Denbora laburreko lanok ez dira, luzarora, ez ekonomiaren onerako eta ezta ere hiritarren bizigarri. Listoak garelakoan tonto portatu gara.
Juan San Martin. Hirigintzaz, 1979

Abe 19

Une bakoitzean

Posted by zazpiak zazpi

Gure errealitatea hemen eta orain jazotzen da. Momentu guztietako une bakoitzean jokatzen dira gure izan edo ez izanaren interesak.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Batasunaren errealitate konkretuak

Posted by zazpiak zazpi

Herri bakoitza, kultura bakoitza eta hizkuntza bakoitza Humanitatea deitzen diogun ideal batasunaren errealitate konkretuak dira.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Pasaporterik hoberena

Posted by zazpiak zazpi

Eskuara izan dut Euskal herria mutur batetik bertzera ibilteko pasaporterik hoberena.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Kritikak urri izan direlako

Posted by zazpiak zazpi

Kritikak urri izan direlako daude gure artean hainbertze irizpide ahul.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Iraun nahiaren gizalegean

Posted by zazpiak zazpi

Arrazoia ez dago handi edo txikiaren gorabeheran, baizik komunitate batek duen bizitzen iraun nahiaren gizalegean.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Izan edo ez izan

Posted by zazpiak zazpi

Guretzat, euskaldun izatea bi hitzen barnean dago: izan edo ez izan.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Ez da harrokeria gorabehera

Posted by zazpiak zazpi

Herri baten izatea ez da harrokeria gorabehera. Herri guztiek dituzte beren gauzon bereziak, era batera edo bestera.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Bidasoako muga bera baino

Posted by zazpiak zazpi

Euskara-erdara muga handiagoa da, gure herri barnean bertan, Bidasoako muga bera baino.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Etniari lotuago

Posted by zazpiak zazpi

Ezer ez doakio etniari hizkuntza baino lotuago.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Ez da gure egia

Posted by zazpiak zazpi

Ea behingoan isiltzen ditugun Unamuno aintzat harturik ari diren ahozabalok. Unamunoren helburua, beretzat izan behar zena, besteei ere eman nahi diete. Eta, sarri, bere egia ez da gure egia.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969

Abe 19

Hau da errealitate bakarra

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldun zertako? Ez nuke jakingo zer erantzun. Neuk ba al dakit zertako? Baina naiz. Eta hau da errealitate bakarra.
Juan San Martin. Euskeraren inguruan, 1969