api 10

Espanturik egin gabe

Posted by zazpiak zazpi

Izadiak, espanturik egin gabe, hor utzi digu, gure zibilizazio irriberaren barne-muinetan beretan iltzaturik, egiazko problema: heriotzarena.
Txillardegi. Marilynek bere burua hil du, 1965

api 8

Ilunez betea

Posted by zazpiak zazpi

Ortzea ilunez betea dago, eta jakinduria beteago.
Txillardegi. Marilynek bere burua hil du, 1965

api 8

Huskeriatan

Posted by zazpiak zazpi

Gure zibilizazio guzia huskeriatan ari da, huskeriaz elikatzen da, eta hutsak ez bestek bete ditzake [gure zibilizazioaren xedeak].
Txillardegi. Marilynek bere burua hil du, 1965

api 8

Eskolako beti-lehena

Posted by zazpiak zazpi

Ikasle “onak” eta gizon “pratikoak” gauza berbera dira. Eta ekuazio hau idatz genezake: eskolako beti-lehena + 20 urte = probetxuko gizona.
Txillardegi. Euskoletako beti-lehenak, 1965

api 8

Olerki mundu bat

Posted by zazpiak zazpi

Hizkuntza bat, sustraiez, olerki mundu bat da; eta hunengatixek, herri bakoitzak badu, hizkuntzan gorderik, bere olerkimena. Euskal Herriak euskera galduko balu, zinez esan liteke arimaz aldatuko litzakeala. Ez da dudarik.
Txillardegi. Euskaldun txapeldunei bi hitz, 1965

api 8

Zozo izatea

Posted by zazpiak zazpi

Zozo izatea eta apal izatea, biga. Zozoago eta harroputzago.
Txillardegi. Euskaldun txapeldunei bi hitz, 1965

api 8

…ala hil hadi!

Posted by zazpiak zazpi

“Jalgi hadi plazara!” zioen gure Etxeparek, eta nik hau errepikatzen: “…ala hil hadi!”.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965

api 8

Aberri norgarria

Posted by zazpiak zazpi

Politikaren mailan eta erresumaren mailan, kondairaren mailan beraz, Euskal Herriak beste naziogarririk baduela esatea, ez da egia. Hizkuntzaz kanpo, Euskal Herriak ez ez du gaur, kondairaren mailan beti, aberri-norgarririk batere.
Txillardegi. Euskotarrak utikan!, 1965

api 8

Gugan dirauen oreopithekoa

Posted by zazpiak zazpi

Gugan dagoen eskuindarra ez da ezer, nik uste, “gizon zaharra” baizik, gugan dirauen oreopithekoa baizik. Oreopithekoa eskuindarra zan errotik!
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965

api 8

Pisurik gabeko ilaunak

Posted by zazpiak zazpi

Eskuindarrak, funtsean, ez du konfiantzarik bere ideian, ez baitu behin ere bere ideia aztertu eta buruz neurtu, eta ez besteena ere; ideia guziak, egia esateko, pixurik gabeko ilaunak baitzaizkio.
Txillardegi. Eskuindar eta ezkertar, 1965

api 8

Aldakaitza

Posted by zazpiak zazpi

Dudarik gabe: euskalduna baino aldakaitzagorik ez dago.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965

api 8

Karlisten artean

Posted by zazpiak zazpi

Euskal Herriko lehenengo karlistadak badu klase-gudu itxura hau, eta behar den bezela aztertzeak merezi luke. Egin aurretik ere nere burua karlisten artean ikusi uste dut, hango giro hartara nere pentsaerarekin “birlandatua”… Uste dut.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965

api 8

Bandera antzu bat

Posted by zazpiak zazpi

Karlismoak euskaldunen askatasun nahia hartu zuen, Espainiako bandera antzu bati erantsi zion, eta azkenean gure odola saldu eta hondatu egin zuen.
Txillardegi. Oraindik ere karlismoa nagusi Eskual Herrian, 1965

api 8

Politikaren morala

Posted by zazpiak zazpi

Politikaren morala, moralik ez izatean zetzan eskuarki. Horregatik uste dut Gandhi izan dala denetan inportanteena. Gandhirekin prestutasun nahi bat agertzen da politikazko arazoetan: ez teorian eta hitzen mailan bakarrik, egintzetan eta jokabideetan baizik.
Txillardegi. Kristautasuna eta mundutar garaitzapena, 1965

api 8

Udaberria lehen izan baitzen

Posted by zazpiak zazpi

Udaberria lehen izan baitzen, lehenago, askoz ere lehenago, gaztaroa baino ere lehenago, oso urrungo urte urrun haietan…
Txillardegi. Antigua amets, 1973

api 7

Badakigu

Posted by zazpiak zazpi

Euskararen arazoa ez da borondatekeriaren bitartez konponduko. Badakigu. Euskararen arazoa, instituzioen mailakoa delako, politikoa da osoki.
Txillardegi. Eire eta euskal elebitasuna, 1977