Abe 28

Ez gizonaren gauza bat

Posted by zazpiak zazpi

Errespetua ekarri behar giniokela deraukat
andrea ere norbait da eta ez gizonaren gauza bat.
Xalbador. Emaztea, 1976

Abe 28

Bat gineneko egun ederrak

Posted by zazpiak zazpi

Bi aldetarik nagusi bana jarriz geroz Naparroan
ez dakit gure etorkizuna zoin ateri buruz doan
ez eta ere gaur zer hainetan zauden zu euskaldungoan…
Bat gineneko egun ederrak ditut bakarrik gogoan.
Xalbador. Naparroari, 1976

Abe 28

Txarra da beldurra

Posted by zazpiak zazpi

Bake sortaraztaile txarra da beldurra.
Xalbador. Bakea, 1976

Abe 28

Aunitz maite duenak

Posted by zazpiak zazpi

O, entzule maitea, otoi barkamendu
ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu.
Jostetako gogoa dautate ekendu:
aunitz maite duenak aunitz sofritzen du.
Xalbador. Nigarra begian, 1976

Abe 28

Gutaz ahalgetua

Posted by zazpiak zazpi

Sumatuz euskaldunak ospetsu nahian
guretik deus ez duen hizkuntza mihian
sofritzen egoiten naiz horien erdian
gutaz ahalgetua, nigarra begian.
Xalbador. Nigarra begian, 1976

Abe 28

Frantses edo espainol

Posted by zazpiak zazpi

Zortearen indarrez munduan ni ere
sartu nintzan euskaldun agerien jabe…
Frantses edo espainol sortu banintz hobe
gaur ez nuen izanen hoinbertze nahigabe!
Xalbador. Nigarra begian, 1976

Abe 28

Bere haurrek hila

Posted by zazpiak zazpi

Hilobi huntan noizbait norbait balabila
zure izaitearen errestoen bila
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
“Hemen dago ama bat bere haurrek hila!”
Xalbador. Ama Euskal Herria, 1976

Abe 28

Nork barka diezaguke?

Posted by zazpiak zazpi

Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
uzterat doalakotz betikotz mundua
bere seme-alabez abandonatua:
nork barka dezaguke gure bekatua?
Xalbador. Ama Euskal Herria, 1976

Abe 28

Ez baita josteta

Posted by zazpiak zazpi

Euskaldun agertzea ez baita josteta.
Xalbador. Ama Euskal Herria, 1976

Abe 28

Izaite bat ez daike

Posted by zazpiak zazpi

Anai-arrebak, entzun ene aho hotsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa:
herria da gorputza, hizkuntza bihotza
bertzetik berextean bitarik bakotxa
izaite horrendako segurra hilotza.
Xalbador. Herria eta hizkuntza, 1976

Abe 28

Lanopean bezala

Posted by zazpiak zazpi

Bat herria goratzen arrotz baten gisa
arrotz-nahiak berriz herriaren hitza…
Gureak ja egin du, gaiten garbi mintza
lanopean bezala galduak gabiltza:
ez daizke bi nagusi batean zerbitza!
Xalbador. Herria eta hizkuntza, 1976

Abe 28

Gauza tristea

Posted by zazpiak zazpi

Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea
guziz ene bezala bada esperantzarik gabea.
Xalbador. Esperantzarik gabeko amodioa, 1976

Abe 28

Denen gogoan emana

Posted by zazpiak zazpi

Udak ardia derama
libro oihanetan barna
orduan ez naiz ni jauna.
Libertatea Jainkoak baitu
denen gogoan emana
uzten diotet baimena.
Nola dezaket kondena
nihaurek maite dutana?
Xalbador. Artzaintza, 1976