Ekaina, 2007

edizioaren bankua

Gaur egun dagoen eskaintzarekin, liburu dendari eusteko, euskarri ekonomiko ederra behar du saltzaileak. Gu beti ari gara liburuak erosten, eta horregatik beti esaten diet banatzaileei gu garela banatzaileen eta argitaletxeen kutxa, bankua. Horregatik, oinarri sendoak behar ditugu. Horregatik, eskoletarako materiala eduki behar dugu dendan, liburuei eutsi ahal izateko. Kate handi bateko kidea ez bazara, hori derrigorrez egin behar dugu. (Marzela Abarzuza, liburu dendaria. Berria, 2007-06-20)

bostetik bat

Lehen baino gehiago irakurtzen da, baina ez kaleratzen diren liburu berrien neurri berean. Batzuetan ez diogu denborarik ematen liburu berriari liburu berrien apalategian jartzeko. Etortzen den %20 edo saltzen da. (Marzela Abarzuza, liburu dendaria. Berria, 2007-06-20)

indarra galtzen

Literatura emakumezko fenomeno bihurtzen ari da, batez ere irakurlegoari dagokionez. Era berean literaturak berak sasoian zuen indar eta eragin sozial-nazionalista galtzen ari da, interneten eta teknologia digitalen eskutik. Beraz galdera, oso perbertsoa bada ere, zera genuke: emakumezkoak literaturan eragin eta presentzia gehiago lortzen al dira, zehazki literatura indarra galtzen ari delako? (Joseba Gabilondo, idazlea eta AEBetako Michigan State Unibertsitateko irakaslea. Sareinak, 2007-06-17)