Uztaila, 2008

elkarrentzat arrotz

Galeusca, ez dakienarentzat, gogaideen monologo ezin aspergarriagoen segida izan ohi da (…), agiri eta adierazpenak gorabehera, urteetan zehar ezertan mamitu ez dena; nor bere etxera “ni” harrapoztuarekin itzultzeko balio izan duena –tripa betearekin, esan gabe doa–. Argi dago literatura mailan elkarrentzat ikaragarri arrotz izaten jarraitzen dugula. (Patxi Zubizarreta. Galeusca ahantziak, Argia, 2008-07-20)

politikoki zuzena

Oso zuzena da euskal irakurzaletasunaz arduratzea, baina ez dago kultur politikarik. (Mari Jose Olaziregi. Noticias de Gipuzkoa, 2008-07-07)

idazle gazteak

Idazle gazteak kanpoko eredu nahiko barregarrietan murgilduta ikusten ditut. (…) Mundu exotikoekiko lilura hori, adibidez, ez dut ulertzen. (Pello Lizarralde. Gara, 2008-07-06)

idazle burgesak bezala

Ahalegin bat egin beharko genuke gauden tokitik kontatzeko eta iruzurrik ez egiteko. Kanpotik bezala ari gara, idazle burgesak bezala. (…) Eta hori ikusten diet gazteei: maileguan hartutako bizitzak kontatzen dituztela. Topikoak erabiltzen dituzte pertsonaietan, istorioetan… (Pello Lizarralde. Gara, 2008-07-06)