lorategian

Begiratzen dituzu XIX. mendeko lore-jokoetako sariketak eta hor agertzen dira gerora inork gogoratzen ez dituen idazleak. Eta ikusten duzu Etxahun Barkoxe, adibidez, ez zutela saritu, azkena geratu zela! Etxahun, aldiz, oso bizirik dago gaur egunean. Sariketekin gertatzen da batzuetan asmatzen dutela eta ez dutela asmatzen besteetan. Hala ere, kezka handi bat dago idazleen artean eta oso kontuan hartu behar da hori. 2002an, Sarrionandiaren Lagun izoztua ere tartean zen eta ez zioten saririk eman. Baina hori gertatzen da hainbat sariketetan. Woody Allen-ek ez du inoiz Oscar saria irabazi! (Kirmen Uribek Aritz Galarragari, “Bitartean heldu eskutik-ek ez zuen 2002ko Euskadi Saria irabazi” galderari erantzunez. Gara, 2007-03-31)