Kritika Sariak azken 25 urtean
euskarazko poesia eta narratiba liburuei
OHARRA: 2007ko poesia saria: Rimmel, Koldo Izagirre;
idazleak uko egin dio sariari
Zaila da jakiten Espainiako Kritika Sariak benetakoak diren edo ez. Hauxe izan ohi da saria “jasotzeko” prozedura:
- liburu sarituaren idazleak deiak izaten ditu hedabideetatik
- kazetariek argituko diote: “berri agentzia batetik iritsi zaigu albistea, Kritika Saria irabazi duzu”
- kazetariek esango diote: “galdera batzuei erantzungo diezu?”
Idazleak erantzuten du: “ez didate saritua izan naizenik esan”. Eta ondoren idazleak pentsatzen du: “tira, hurrengo egunen batean jakinarazpen ofizial bat bidaliko didate”. Egunak pasa eta ezer ez. Ez telefono dei bat, ez gutun bat, ez mail bat.
Sariaren antolatzailea Asociación Española de Críticos Literarios izenekoa da. Urtero biltzen dira hiriren batean, eta hogeita bat lagunek osatzen dute epaimahaia:
- elkarteko zuzendaritzakoak: 7
- bazkideen artean zozketa eginda: 7
- hedabide aukeratu batzuen izenean beste: 7
Hogeita bat horien artean, epaile bana galego, katalan eta euskararentzat. Hemezortzi epaile gaztelerarentzat.
Asociación Española de Críticos Literarios delakoak Bartzelonako Ateneoan omen du egoitza. Telefonoz deituta honela dio erantzungailuak: “Associació Col.legial d’Escriptors de Catalunya-ra deitu duzu”.
Ez argitalpenik, ez web orririk. Elkarte pribatu ikusezina dirudi. Elkarte sekretua ote da?
Prentsa hemerotekagatik ez balitz, Kritika Sariak ez dira existitzen.
Apirilak 25, 2007; 10:25 am
Ez duzue estatistikarik egin behar?
Apirilak 27, 2007; 2:41 pm
Bi aldiz edo gehiagotan saritutako IDAZLEAK 25 urte honetan:
–4 aldiz: Bernardo Atxaga, Felipe Juaristi
–3 aldiz: Joan Mari Irigoien
–2 aldiz: Rikardo Arregi, Joxe Austin Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia
ARGITALETXEKA azken 25 urte honetan:
–18 aldiz Erein (%36): 5 poesia / 13 narratiba
–8 aldiz Susa (%16): 4 poesia / 4 narratiba
–7 aldiz Elkar (%14): 2 poesia / 5 narratiba
–6 aldiz Alberdania (%12): 5 poesia / 1 narratiba
–5 aldiz erakundeak (%10): 5 poesia
–3 aldiz Pamiela (%6): 1 poesia / 2 narratiba
–2 aldiz Baroja (%4): 2 poesia
–behin Bermingham (%2): poesia
Kritika Sariak 1997-2006 urteetan, Euskadi Sariekin alderaturik:
3 aldiz bat egin dute Kritika Sariek eta Euskadi Sariek:
“Eta emakumeari sugeak esan zion” - Lourdes Oñederra - Erein
“Gorde nazazu lurpean” - Ramon Saizarbitoria - Erein
“Larrepetit” - Pello Lizarralde - Erein
Kritika Sariak 1997-2006, Beterriko Liburua Sariekin alderaturik:
4 aldiz bat egin dute Kritika Sariek eta Beterriko Liburua Sariek:
“Eta emakumeari sugeak esan zion” - Lourdes Oñederra - Erein
“Gorde nazazu lurpean” - Ramon Saizarbitoria - Erein
“Lagun izoztua” - Joseba Sarrionandia - Elkar
“Soinujolearen semea” - Bernardo Atxaga - Pamiela
Argitaletxeka, KRITIKA SARIAK 1997-2006 urteetan:
–6 aldiz Erein (%30): 1 poesia / 5 narratiba
–5 aldiz Susa (%25): 2 poesia / 3 narratiba
–4 aldiz Alberdania (%20): 4 poesia
–2 aldiz Pamiela (%10): 1 poesia / 1 narratiba
–behin Elkar (%5): narratiba
–behin BBK (%5): poesia
–behin Bermingham (%5): poesia
Argitaletxeka, EUSKADI SARIAK 1997-2006 urteetan:
–5 aldiz Alberdania (%50): 1 poesia / 4 narratiba
–3 aldiz Erein (%30): narratiba
–behin Elkar (%10): narratiba
–behin Susa (%10): narratiba
Argitaletxeka, BETERRIKO LIBURUA SARIAK 1997-2006 urteetan:
–3 aldiz Erein (%30): narratiba
–2 aldiz Alberdania (%20): narratiba
–2 aldiz Elkar (%20): narratiba
–behin Kutxa F. (%10): narratiba
–behin Pamiela (%10): narratiba
–behin Susa (%10): narratiba
Apirilak 29, 2007; 10:23 am
Beterriko Liburua sariak zein izan dira?
Apirilak 30, 2007; 10:34 am
1997: “Elgeta”, Joxean Agirre (Kutxa Fundazioa)
1998: “Gauak eta hiriak”, Ur Apalategi (Elkar)
1999: “Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri”, Koldo Izagirre (Susa)
2000: “Eta emakumeari sugeak esan zion”, Lourdes Oñederra (Erein)
2001: “Gorde nazazu lurpean”, Ramon Saizarbitoria (Erein)
2002: “Lagun izoztua”, Joseba Sarrionandia (Elkar)
2003: “Zorion perfektua”, Anjel Lertxundi (Alberdania)
2004: “Soinujolearen semea”, Bernardo Atxaga (Pamiela)
2005: “Gauza txikien liburua”, Pako Aristi (Erein)
2006: “Hauts bihurtu zineten”, Juan Kruz Igerabide (Alberdania)
Maiatzak 11, 2007; 10:13 am
2007: “Amaren eskuak”, Karmele Jaio (Elkar)
Ekainak 6, 2007; 2:48 pm
Ekainaren 6an Berria egunkarian Juan Luis Zabalak elkarrizketa egin dio Jon Kortazarri, eta Espainiako Kritika Sariez hauxe argitu du: “Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu sariak. Elkarte horretako bazkideek dute botoa emateko aukera. Baina euskaraz dakien bazkide bakarra neu naiz. Legearen arabera, zilegi litzateke, beraz, nik erabakitzea urtero zeintzuk diren liburu sarituak. Baina ez da horrela egiten, ez euskal literaturaren kasuan eta ez besteetan. Bazkide ez diren baina prentsan literaturaz idazten duten adituen iritziak biltzen ditut, botazio bat egiten da, eta emaitza eramaten da elkartera. Euskarazko liburuen arloko aurtengo sariak Anjel Errok, Ibon Egañak, Alvaro Rabellik, Javi Rojok eta bostok erabaki ditugu. Urte batzuetan zazpi lagun ere izan gara. Beste arazo bat ere badago: elkarteak ez du baliabide handirik, eta komunikazio arazoak ditu. Horregatik, irabazleari ez zaio jakinarazten saria irabazi duela, eta prentsaren bidez jakiten du kasurik gehienetan”.