kritikaren klixeak

Klixearen aurkako gerra izan behar lukeela literaturak, sinistuta dago, eta horretan saiatu behar duela kritikak, baldin eta irizpiderik izan nahi badu merkatuaren tiraniatik aparte liburuak “epaitzeko”. Baina non daude mugak, esaterako, irakurleak behar dituen erreferentzien eta klixeari bizkarra ematearen artean? Eta, bestalde, badu zilegitasunik klixez jositako diskurtso kritikoak liburu jakin bati topikoak erabiltzea egozteko? Horixe atera du agian garbi xamar. Klixeari bataila egin nahi dion kritika kritikaren klixeak astintzetik has litekeela, adibidez. (Ibon Egaña, kritikaria. Klixearen kontra (baina pixka bat alde). Volgako Batelariak, 2007-05-13)