original bat

Originaltasunaren kontzeptu arraroa dogu; danok ei dakigu zein dan originala eta zein dan bersinoa, baina gauzea ez dagoala hain argi pentsetan dot. Testu bat idazten dozunean, ez dakit zenbat zuzenketa egin behar izaten diran eta, beraz, ez dakit zenbagarren zuzenketea ete da originala? Ez dakit zenbagarren bersino hori hartzen bada originaltzat, zergaitik ez da hartzen gaztelaniazkoa (neuk egindakoa) originaltzat? Egileak euskeraz eta gaztelaniaz idatzi badau, biak dira originalak. (Unai Elorriaga. Bizkaie!, 2007-09-11)