mailegu ordaindua

Nahiz eta politikoki zuzena izan ez, alde nago. Zeinek ordaindu behar duen? Instituzioek, irakurleek… hori beste kontu bat da. Zergatik gure lanak dira debaldekoak? Legea kontutan hartuz, hiltzen naizenean nire liburuen eskubideak nire semeari utziko dizkiot, 80 urtera arte. Enpresa bat banintz, betirako litzateke. Kultura delako, debalde izatearen aurka nago. (Arantxa Urretabizkaia. “Liburutegietan liburuak mailegatzeagatik hainbesteko bat kobratzearen inguruan zer iritzi duzu?” galderari erantzunez, Aldaketa Hamasei, 2007-11-19)

ohar badaezpadakoa. Ikus truke laburrean eta lobby sarrerak (2007-04-01) Hiztegi honetan bertan.