leku egokian kokatu

Nik uste dut ez zaiela inportantzia handiegia eman behar Euskadi sariei, baina jendearen aurreko pasaportea dira. Puztu egiten dute bat Euskadi sariek, Garcia Marquez bazina bezala ateratzen zara sariaren ondoren. Gero errealitatea diferentea da. Gure literatura den bezalakoa da. Baina horretan jokatzen duzu edo ez duzu jokatzen. Niri ez jokatzea ongi iruditzen zait, koherentea izanez gero horrekin. Okerrena izaten da, “igual ez naiz aurkeztuko eta igual bai, orain ez naiz aurkeztuko eta orain bai” eta horrelako kontuak. (…) Bakoitzak egin behar du bere ariketa eta dagokion lekuan kokatu. Agian, gure lekua ez da guk uste genuena. Beharbada, ez gara hain onak, eta puztuta, ametsetan bizi izan gara eta, beharbada, errealitatea askoz gogorragoa da. Nik umildade ariketa bat eskatuko nieke idazle guztiei. (Felipe Juaristi. Berria, 2007-12-16)

WordPress database error: [Incorrect file format 'utikan_comments']
SELECT * FROM utikan_comments WHERE comment_post_ID = '269' AND comment_approved = '1' ORDER BY comment_date