bizkar eman

Ahots batzuk jasota daude aspaldian, Durangokoak euskarazko produktuen biltoki soil izan behar lukeela esanez. Jakina, hori diotenak, euskarazko gaiak argitaratzen dituzten egile eta argitaletxeetakoak dira. Hauek nekez ulertzen dute Antonio Alvarez Solis bezalako bat, pareko standean, sinadurak ematen ikustea, esaterako. Baina ni ez nago oso segur. Berandutxo da Durangokoari buelta ematen hasteko. Durangokoak bere bide propioa daroa, merkatuak eta jendeak ezarian agintzen diotena: Gabonetarako opariak, argazkiz jositako liburu mutuak, liburua eta diskoa ez diren produktuak, kalendrera eta zozketak… Ematen du, azkenean, literaturaren eta liburuaren izenean jasotakoak, literaturari eman nahi diola bizkar, urtetik urtera handituz doan lotsagabekeriaz. (…) Euskarazko literaturaren azoka bat egitea lortuko balitz, orduan bai harremana irakurle eta idazleen artean, orduan bai egoeraren tamaina benetakoa. Baina nahi al du hori benetan ikusi baten batek? (Hasier Etxeberria. Biharamuna, El Mundo, 2007-12-15)