piratak

Espainiako Legebiltzarrean izan den obra artistikoen kanonari buruzko eztabaida kokatzeko, pasadizo historiko bat etorri zaio burura: handi-mandi bat –Alexandro Handia zela uste du– kontu eske zorrotza egiten ari zaio harrapatu berri duen pirata bati: zergatik egiten den hurkoen ondasunen jabe, zergatik ez duen besteen izerdiak ondutako lana errespetatzen. Eta piratak: “Ontzi bakarra dudalako naiz pirata. Asko banitu, konkistatzailea nintzateke, zu bezala”. Baliteke pirata libre utzi izana ere bere erantzun ausartagatik. Edo garai hartan ere izango baitziren papiroen edo zitara-emanaldien zergak biltzen zituzten SGAE edo CEDRO gisako erakundeak, erakundeon ziegetara kondenatuko zuen. (Anjel Lertxundi. Kanona, Berria, 2007-12-27)